Ekitaldia Kanaria Handiko Las Palmasen ospatu da 2023ko martxoaren 8tik 10era bitartean

“Pertsonekin kudeatzen” izan da goiburua Osasun Zuzendarien Espainiako Elkarteak (SEDISA) eta Erizaintzako Zuzendarien Elkarte Nazionalak (ANDE) antolatutako 23. Edizioa. Osasunaren arloan lan egiten duten profesionalek, kudeatzaileek eta ikertzaileek hiru egunetan zehar elkartu dira, kudeaketa-eredu berrietarantz eta pertsonei arreta emateko bide berriak garatzera bideratutako esperientziak eta proiektuak partekatzeko. Edizio honetan protagonismoa eman nahi izan zaie pertsonei, herritarrei hain zuzen, haien ikuspegia osasunaren kudeaketan, osasun-zerbitzuetan, inpaktuan eta jarduketa klinikoen eta zainketen emaitzetan integratzeko. Teknologia osasun-sistemak eraldatzeko, berrikuntza integratzeko eta asistentzia-prozesuak hobetzeko funtsezko elementu gisa ere aurkeztu da.

Osasun berrikuntza kongresuaren gai-arloaren barruan,Biosistemak-eko (lehen Kronikgune), osasun-ekonomialariak, Borja García-Lorenzo zehazki, “balioan oinarritutako kudeaketa, VOICE komunitatearen ikerketan parte hartu duten osasun zentroen artean egindako benchmarking-lanaren prozesu metodologikoa eta behin betiko emaitzak erakutsi ditu. VOICE nazioarteko ikaskuntza-komunitatea da, eta osasun-zerbitzuak, berrantolaketan, pazienteari balio handieneko arreta ematera bideratu nahi ditu, kosturik onenean. Bularreko eta biriketako minbizia duten pazienteei zuzenduta, proiektuak esparru estrategiko berritzaile berri bat sortu nahi du, Europan paziente horientzako balioan oinarritutako medikuntza-ereduan oinarrituta.

“Emaitzak osasunean eta kostuak medikuntza balio konparagarri batean oinarritzeko: VOICE komunitatearen esperientziak bularreko minbizian” izenekoan aurkezpenean, nazioarteko ikaskuntza-komunitate baten barruan balioan oinarritutako kudeaketari buruzko osasun eta ekonomiako emaitzak erakutsi nahi izan ditu Borja García-Lorenzok. Esan daiteke, VOICEn egindako benchmarking-a hasierako ebidentzia dela, zeinek osasun-zentroei aukera eman ahal dien jardunbide egokien trukea egiteko, pazientearen begien bidez osasun-arretaren eredua hobetzeko. Krongresuan egindako aurkezpenean, osasun-emaitzetan ez ezik, emaitza ekonomikoetan ere laguntza-zentroen artean dauden aldeak nabarmendu dira. Komunitate honetan parte hartzen duten erakundeen erronka bi emaitzak uztartzea da, osasun-arretaren balioa kalkulatzeko.

Ospitaleen eta Kudeaketaren XXIII. Kongresu Nazionalari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://www.23congresohospitales.org/

VOICE erkidegoaren fitxarako sarbidea