JADECARE proiektu europarra Biosistemak Institutuak koordinatzen du Europa mailan (lehen Kronikgune)

Osasunaren Mundu Eguna urtero apirilaren 7an egiten den kontzientziazio sanitarioko jardunaldia da. Aurtengo gaia osasun-laguntzaren garrantzian zentratu da, “Osasuna guztiontzat” lemapean. Europako Batzordea eta Europar Batasuneko (EB) herrialdeak lanean ari dira EBko osasun-sistemak hobetzeko eta herritar guztiek osasun-laguntza moderno eta eraginkorra jasotzeko aukera berdina izan dezaten bermatzeko. Helburu horrekin, Osasunaren eta Digitalizazioaren arloko Europako Agentzia Exekutiboak, HaDEAk, osasun-arloko desberdintasunak jorratzen dituzten proiektuak eta ekimenak finantzatu ditu, osasun-laguntza eskuratzea errazteko estrategia eraginkorrak eta teknologia berritzaileak garatuz. HaDEAK osasun- eta arreta-sistemen eraldaketa sustatzen duten zenbait proiektu eta ekimen aipatu nahi izan ditu, besteak beste, Biosistemak Institutuak koordinatzen duen JADECARE proiektua (lehen Kronikgune).

Hirugarren Osasun Programaren esparruan finantzatuta, JADECARE Ekintza Bateratuak, pertsona eta digitalean oinarritutako arreta integratua ezartzea (Joint Action on implementation of digitally enabled integrated person-centred care), osasun-agintariei laguntza digitalago, integratuago eta pertsonalizatuago baterako trantsizioan laguntzea du helburu. Horretarako, proiektuaren esparruan, Europako Batzordeak hautatutako lau jardunbide egoki (Euskal Herrikoak, Kataluniakoak, Danimarkakoak eta Alemaniakoak) EBko hainbat testuinguru eta osasun-sistematara transferitzen eta hartzen ari dira. Proiektu honek EBko osasun-desberdintasunak murrizten lagundu nahi du, eta pertsonarengan oinarritutako osasun-arreta eta -laguntza eskaintzeko irtenbide digital eta berritzaileen ezarpena eta erabilera sustatu.

Ezagutu HaDEA europar agentziak hautatutako proiektu eta ekimenen zerrenda, esteka honetan klik eginez: https://hadea.ec.europa.eu/news/world-health-day-2023-hadeas-projects-and-initiatives-working-health-all-2023-04-07_en