Datorren maiatzaren 10ean VBHC Prize ekitaldia ospatuko da Amerongenen, Holandan.

VBHC sariak ValueBased Healthcare Center Europe (VBHCE) nazioarteko erakunde ospetsuak ematen ditu urtero. Sari horiek osasun-laguntza eraldatu eta birdefinitu, eta Balioan Oinarritutako Medikuntza eredua hedatu nahi duten Europako ekimenak aintzatetsi, babestu eta hartzen dituzte. Eredu hori gero eta balio handiagoa hartzen ari da, eta pazientea zentroan jarri nahi du, arreta hobetuz eta paziente-taldearentzat garrantzitsuak diren osasun-emaitzak kontuan hartuz. Balioan Oinarritutako Medikuntzaren helburua da neurketa-sistemak ezartzea, prozesu edo baldintza klinikoen inguruko praktika asistentziala antolatzea, eta paziente bakoitzeko kostuak kalkulatzea.

VOICE europar komunitatean egiten ari den lana VBHC Prize 2023 webgunean argitaratutako ekimen inspiratzaileen zerrendan sartu eta erreferentziatua izan da. VOICE komunitatean, Biosistemak Institutuak koordinatuta (lehen Kronikgune), Europako 10 ospitalek parte hartzen dute (Espainia, Frantzia, Italia, Portugal eta Belgika), eta VBHC eredua ezarri nahi dute bularreko minbizia eta biriketako minbizia duten pazienteei zuzendutako atentzioan. VOICE ezagutza eta informazio zientifikoa sortzen ari da Balioan Oinarritutako Medikuntza ohiko praktikan ezartzeko esperientziari buruz, paziente talde horren osasun-laguntza eta arreta hobetzeko. Proiektua inplementazioa ikertzeko esparru finkatu batean oinarritu da, esperientzia horietan eragina izan duten faktoreak sakon aztertzeko gida gisa, komunitate zientifikoari eta ereduaren etorkizuneko inplementatzaileei antzeko ekimenak planifikatzeko eta ezartzeko moduari buruzko ebidentziak emateko.

Ezagutu esteka honetan VBHC Prize 2023 programan sartutako ekimenen zerrenda: https://vbhcprize.com/vbhc-prize-2023-runners-up /

VOICEri buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.