Programa argitaratzea eta izena emateko epea irekitzea

EvaluAES taldeak Osasun Politikak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko XII. Tailerraren behin betiko programa argitaratu du. 2023ko maiatzaren 12an izango da, Biosistemak Osasun Sistemen ikerketa Institutuan (lehen Kronikgune Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Institutua), Bilbao Exhibition Centerren (BEC).

Tailer honen helburua ikertzaileen arteko diziplina anitzeko trukea bultzatzea da, baita haien ikerketen kalitatea eta hedapena hobetzen laguntzea ere. Jardunaldian zehar, hainbat lan aurkeztu eta eztabaidatuko dira osasun-politiken eta -zerbitzuen ebaluazioaren esparruan.

Tailerrean izena emateko epea zabalik dago. Tailerrera joan nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://www.aes.es/evaluaes/actividades_inscripcion/

Deskargatu programa osoa esteka honetan: https://www.aes.es/docs/xii-taller-evaluaes-programa.pdf

Tailerreko informazio guztia EvaluAESen webgunean aurki dezakezu: https://www.aes.es/evaluaes/taller_evaluaes/

 

EvaluAES taldeko koordinatzaileak

Helena M Hernández Pizarro

Laia Maynou Pujolràs

 

Batzorde Zientifiko Antolatzailea (CCO)

Ángel Fernández Pérez

Borja García-Lorenzo

Nerea González Hernández

Ana Magdalena Vargas Martínez