Ikastaroa 2023ko irailaren 13an antolatuko da Donostiako Miramar Jauregian.

Balioan Oinarritutako Medikuntza. Ikuspegia eta estrategiak osasun-zerbitzuetatik, hurbilketa metodologikoa eta esperientzia arrakastatsuak.” izeneko ikastaroa UPV-EHUk antolatutako udako ikastaroen barnean dago. Biosistemak (lehen Kronikgune) institutuak antolatuta, balioan oinarritutako medikuntza-eredua jorratuko du. Esparru estrategiko berritzaile horrek osasun-zerbitzuak berrantolatzean orientatzea du helburu, balioan eta pazientean modu integral eta integratuan oinarritutako arreta emateko. Paradigma berri honek funtsezko hiru elementu konbinatzen ditu: pazienteentzako baliozko osasun-emaitzak neurtzeko sistemak; prozesu edo baldintza klinikoen inguruko asistentzia-praktika antolatzea, eta prozesu osoan zehar paziente bakoitzeko kostuak kalkulatzea.

Nabarmentzekoa da Euskadin egin den lana, izan ere Osakidetzak balioan oinarritutako arreta sustatzen saiatzen ari baita. Udako Ikastaro honek Osakidetzan egindako aurrerapenei balioa emateko eta osasun-agintarien apustu estrategikoa azpimarratzeko foro bihurtu nahi du. Halaber, balioan oinarritutako medikuntzaren inguruko inplementazio- eta ebaluazio-metodologiei buruzko ebidentzian oinarritutako ezagutza zientifikoa emango da.

Informatu ikastaroari buruz eta ezagutu programa esteka honetan klikatuta:
https://www.uik.eus/es/curso/medicina-basada-valor-perspectiva-estrategias-servicios-salud-aproximacion-metodologica

Gehiago jakin eta balioan oinarritutako medikuntza ereduari buruz ikasi nahi baduzu, programan harpidetu zaitezke esteka honetan klik eginez: https://admin.uik.eus/matriculation/es? codigo = O17-23