Ekitaldia irailaren 14tik 17ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian eta UPV-EHUko Bizkaia Aretoan.

NAUKAS (zientzia, eszeptizismoa eta umorea) https://naukas.com/da gaztelaniaz zientzia zabaltzeko online plataformarik handiena. Gune honek ehun zientzialari eta dibulgatzaile ingururen laguntza du, hitz egiteko eta zientziari balioa emateko indarrak batzen dituztenak. Aurten, Bilbok hamahirugarren NAUKAS edizioa hartuko du lau egunez Euskalduna Jauregian. Ekitaldi irekia eta doakoa da, eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo den NAUKAS KIDS ekitaldia mota guztietako ikusleei zuzenduta dago, txikienei barne. Naukas Kids UPV/EHUko ikertzaileek zuzenduko dute, eta besteak beste, arte matematikoa, mikrobioak eta teknologia izango dituzte hizpide.

Borja García-Lorenzok, Biosistemak Institutuan (lehen Kronikgune) Osasun Ekonomialaria denak, NAUKAS PROsaioan parte hartuko du. Saio horren helburua da Ikerketa Zentroek, Laborategi Zientifiko Ospetsuek edo lantaldeek zientzia berritzeko eta aurrera egiteko egiten duten lanari balioa ematea. Saio horretan, Bioaraba, Biobizkaia eta Biogipuzkoa ikerketa sanitarioko institutuetako eta Osakidetzako ikertzaileek ere parte hartuko dute.

NAUKAS ekitalidari eta programa osoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu esteka honetan: https://naukas.com/2023/06/30/os-presentamos-el-programa-provisional-de-naukas-bilbao-2023/