Ikastaroa 2023ko irailaren 13an ospatuko da, Donostiako Miramar Jauregian.

“Balioan Oinarritutako Medikuntza. Ikuspegia eta estrategiak osasun-zerbitzuetatik, hurbilketa metodologikoa eta esperientzia arrakastatsuak.”, ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) urtero antolatzen dituen udako ikastaroen programaren parte da. Helburu nagusia da ebidentzian oinarritutako ezagutza zientifikoa jakitera ematea, paradigma berriaren inguruko inplementazio- eta ebaluazio-metodologiei dagokienez.

Biosistemak (lehen Kronikgune) antolatuta, balioan oinarritutako medikuntza-eredua jorratuko du. Esparru estrategiko berritzaile honen helburua osasun-zerbitzuak berrantolaketan orientatzea da, pazientearentzako balioan oinarritutako arreta kostu hoberenean emateko. Paradigma berri honek funtsezko hiru elementu konbinatzen ditu: pazienteentzako baliozko osasun-emaitzak neurtzeko sistemak; prozesu edo baldintza klinikoen inguruko asistentzia-praktikaren antolaketa, eta prozesu osoan zehar paziente bakoitzeko kostuen kalkulua.

Nabarmentzekoa da Euskadiko osasun-agintarien apustu estrategikoa, azken urteotan lanean ari baitira balioan oinarritutako medikuntza sustatzeko Osakidetzan. Udako ikastaroak, halaber, Osakidetzan izandako esperientzien eragina aurkeztuko du, baita arretaren kalitatea hobetzeko egindako aurrerapenak, pazienteek hautemandako osasun-emaitzak eta kostuen optimizazioa ere.

Ikastaroaren programa zientifikoa ezagutu esteka honetan klik eginez:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/medicina-basada-valor-perspectiva-estrategias-servicios-salud-aproximacion-metodologica

Gehiago jakin eta balioan oinarritutako medikuntza ereduari buruz ikasi nahi baduzu, ikastaroan izena eman dezakezu esteka honetan klik eginez:

https://admin.uik.eus/matriculation/eu?codigo=O17-23