Biosistemak Institutuaren Batzar Nagusiak onartu zuen 2022ko urriaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean.Biosistemak 2022-2026 Osasun Sistemen Ikerketa Institutuaren (lehen, Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua) berdintasun-planaren helburu nagusia da neurri eta aukera berdinak ezartzea gizonen eta emakumeen artean, sexuagatiko diskriminazioa saihestuz. Planak aurrera egin nahi du Biosistemak Institutuan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko, lan-harremanak hobetuz, eta, hedaduraz, gizarte osoan.

Dokumentuak hainbat neurri eta jarduera biltzen ditu, 7 dimentsiotan antolatutako 13 ekintza, genero-zeharkakotasuna entitatearen printzipioetako bat gisa hartzera bideratuak, eta pertsonen arteko berdintasuna, generoa alde batera utzita, eraginkor bihurtzeko estrategia bat. Horrekin, Kronikgune Institutuak genero-ikuspegia txertatu nahi du erakundearen kudeaketan, bere politika guztietan eta maila guztietan.

Nabarmentzekoa da Biosistemak Institutuko langileen % 78 emakumeak direla, eta emakume batek zuzentzen duela, Ane Fullaondo Zabala Zuzendari Zientifikoak, 2023ko otsailaren 1eko Ezohiko Batzarrean izendatuak.

Biosistemak Institutuaren 2022-2026 Berdintasun Planera sar zaitezke hemen klik eginez