Kongresua Bartzelonan egin da 2023ko urriaren 9tik 11ra.

ICHOM Konferentzia Balioan Oinarritutako Medikuntzari buruzko nazioarteko ekitaldirik handiena da. Aurten XI. edizioa ospatu du Bartzelonan, eta gero eta osasun-sistema gehiagotan ezartzen ari den paradigma berri honetan nazioarteko hizlari eta lider ospetsuenek parte hartu dute. Hiru egunez, pazienteak emandako emaitzen balioan eta neurketan oinarritutako osasun-laguntzari buruzko ideiak, ezagutzak eta esperientziak partekatu dira. Biltzarrak hainbat osasun-sistematako ordezkaritzak, arreta-hornitzaileak, pazienteen elkarteak, industria eta ikerketa-zentroetako ordezkariak bildu ditu, pazientearen balioa arreta-ereduetan sartzeari, bidezko arretari, irtenbide digital eta teknologikoei aplikatutako balio-berrikuntzari edo finantzaketa-eredu eta kostuen analisi berriei buruzko gaietan sakontzeko. Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuetako profesionalak eta ikertzaileak eta Biosistemen Balioan Oinarritutako Medikuntzako Ikerketa Taldeko kideak kongresuan izan ziren.

Ane Fullaondo, Biosistemak-eko zuzendari zientifikoak, “Praktika Onak. Kalitatea etengabe hobetzea, ikasteko metodologien eta benchmarking-aren bidez”(Best Practice. Continuous Quality Improvement Through Learning Collaboratives and Benchmarking ingelesezko titulua) mahai inguruan parte hartu du. Saioan, Euskadik arlo horretan egindako aurrerapenak partekatzeaz gain, VOICE komunitatea aurkeztu du, Biosistemak buru duen Europako ospitaleen erkidegoa. VOICEren helburua da osasun-zerbitzuak beren berrantolaketan orientatzea, pazienteari balio handieneko arreta emateko, kosturik onenean, zehazki bularreko minbiziari eta biriketako minbiziari aurre egiteko. Mahai honetan beste adibide eta proiektu erreal batzuk ere aurkeztu dira, eta benchmarking-praktika on horien guztien eraginari buruz eztabaidatu da, kalitatea etengabe hobetzeko, eraginkortasuna handitzeko eta pazienteei gehien axola zaizkien emaitzak hobetzeko. Mahai horretan, eredu berria ezartzeko prozesuari buruzko esperientziak ere partekatu dira, bai eta ingurune errealetan hedatzeko dauden arazoak eta oztopoak ere.

Nabarmentzekoa da, halaber, Biosistemak erakundeko ikertzaileek ere parte hartu dutela konferentzian, zehazki, Itxaso Alayo, Borja García-Lorenzo eta Ania Gorostizak, institutuak VOICE komunitatearen esparruan egindako hainbat lan aurkeztu baitituzte: Osasun-laguntzaren Europako ebaluazio konparatiboa, balioan oinarritua: Teoriatik praktikara (European Value-Based Healthcare Benchmarking: Moving from Theory to Practice ingelesez) eta Balioan oinarritutako osasun-laguntzako aurrerapauso bat (Disentangling the Value Equation: A Step Forward in Value-Based Healthcare ingelesez).
Hitzaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://conference.ichom.org/agenda/