Izena: VOICE

Izen osoa: Value-based healthcare for Outcomes In breast and lung Cancer in Europe

Partehartzaileak: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa eta Donostialdeko ESIa (Osakidetza).

Iraupena: 2018ko uztaila – 2023eko abendua

Deskribapena: Proiektuak balioan oinarritutako arreta-eredua (Valued Based Healthcare, VBHC) hartzen du abiapuntu gisa, zeinak esparru estrategiko berritzaile bat proposatzen baitu osasun-zerbitzuei berrantolatzen laguntzeko, pazienteei ahalik eta balio handieneko arreta ahalik eta kosturik onenean eskain diezaieten, bereziki bularreko eta biriketako minbizia dutenei.

Ereduak hiru elementu konbinatzen ditu:

  • Pazienteentzako osasuneko balio-emaitzak neurtzeko sistemak ezartzea: PROM (Patient Reported Outcome Measures), pazienteak bere osasun-egoerari buruz zuzenean jakinarazitakoak; PREM (Patient Reported Experience Measures), pazienteak laguntza-prozesuan bizi izandakoa neurtzeko; eta pazientearentzako balio-emaitza klinikoak, hala nola biziraupena eta tratamenduen toxikotasuna.
  • Laguntza-jardunbidea prozesu edo egoera klinikoen inguruan antolatzea.
  • Laguntza-prozesuan pazienteak eragiten dituen kostuak kalkulatzea.

Helburua: Bularreko edo biriketako minbizia duen paziente batentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek zer ezarpen-prozesu duen, jardunbide klinikoari dagokionez zer eraginkortasun duen eta prozesuka banatutako kostuetan zer eragin duen ebaluatzea.

Bigarren mailako helburuak:

  • Europa-mailan ospitaleen komunitate bat eraikitzea, zeina aitzindaria izango baita bularreko eta biriketako minbiziari dagozkion osasuneko balio-emaitzen ebaluazioan eta pazientearen ikuspegia integratuko baitu.
  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze baten ezarpen-prozesuan eta arreta prozesuka antolatzeko moduan eragina duten faktoreak identifikatzea.
  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek duen eraginkortasuna aztertzea, pazientea ahalduntzeko, erabakiak batera hartzea sustatzeko eta medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzeko.
  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek prozesu klinikoka banatutako kostuetan eta arreta prozesuka antolatzeko moduan zer eragin duen ebaluatzea.
  • Proiektuan parte hartzen duten nazioarteko erakundeen artean ezarpen-emaitzekin, eraginkortasunarekin eta kostuetako eraginarekin erlazionatuta zer alde dauden identifikatzea (benchmarking).
  • Osasuneko balio-emaitzak neurtzeko prozesua sistematikoki eta epe luzerako erakundeen ohiko jardunbide klinikoan txertatzea.

Ikerketaren diseinua: Zentro anitzeko ikerketa prospektiboa; batetik, ezarpena ikertuko du, eta, bestetik, eraginkortasuna, datuak lortzeko eta aztertzeko metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak erabilita. Banaka (pazientea) eta erakunde-mailan (kostuak) egingo dira analisiak.

Emaitzak:

  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek duen eraginkortasuna aztertzea, pazientea ahalduntzeko, erabakiak batera hartzea sustatzeko eta medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzeko.
  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek prozesu klinikoka banatutako kostuetan eta arreta prozesuka antolatzeko moduan zer eragin duen ebaluatzea.
  • Osasuneko balio-emaitzak neurtzeko prozesua sistematikoki eta epe luzerako erakundeen ohiko jardunbide klinikoan txertatzea.

Eginkizuna: Kronikgunek Europako 10 ospitaleko komunitatea koordinatzen eta kudeatzen du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Galdakaoko Unibertsitate Ospitalean jarduerak garatzen ere laguntzen du. Halaber, datuak zentralizatzeaz eta Euskadiko eta Erkidegoko datuak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertzeaz arduratzen da.

Parte-hartzaileak:

  • Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
  • Donostiako Unibertsitate Ospitalea
  • 12 de Octubre Unibertsitate Ospitalea
  • Juan Ramón Jiménez Ospitalea
  • Institut Català d’Oncologia
  • Hospital Universitari de Bellvitge
  • Institut de Cancerologie de L’Ouest
  • OLV AALST
  • Instituto Português de Oncologia do Porto
  • Istituto Scientifico Romagnolo per lo Studio e la Cura dei Tumori (IRST) Srl – IRCCS

Kronikgune Institutuak koordinatutako VOICE proiektuak (Value based healthcare for patients with lung and breast Cancer) Roche Farma SAren eta Roche Diagnostics SLUren laguntza du.