Biosistemak

Kronikgunek Bartzelonako Arreta Integratuko Nazioarteko XVI. Biltzarrean hartu du parte.

By |2016-06-22T16:10:01+01:0015 June 2016|

2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.  Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun [...]

Europar proiektu berriak gehitu dira Kronikgunek garatutako proiektuen zerrendan.

By |2016-05-16T11:05:03+01:0016 May 2016|

2016 indarrez hasi da Kronikgunen, ACT@Scale, Scirocco eta C3-Cloud proiektuak egun Zentroan, Osakidetzaren laguntzarekin, garatzen diren Europako beste sei proiektuei batu baitzaie. Kronikgunek Horizon 2020, CHAFEA, Interreg, Joint Action, etab. ikerkuntza proiektuen proposamen berriak aurkeztu zituen 2015ean. Guztira 13 proposamen aurkeztu ziren, Osakidetzarekin elkarlanean. Horietako bostetan, baiezkoa lortu du. Emandako proiektuak hurrengo eremuen ingurukoak dira: [...]

Kronikgunek europar proiektu berri bati ekingo dio: ACT@Scale

By |2016-05-16T10:06:45+01:0016 May 2016|

Martxoaren 14 eta 15ean ospatu zen Osakidetza eta Kronikgune partaide dituen proiektuaren aurkezpen-bilera, “Kick-off Meeting” delakoa, Luxenburgon. ACT@Scale, “Advancing Care Coordination (CC) and Telehealth (TH) deployment at Scale” izeneko europar proiektuaren xedea Arreta Integratuan eta Telemonitorizazioan Praktika Onak inplementatu, garatu eta sustatzea da. Bere hedapena sustatu (“Scale up”) eta ikasitakoa zein aurkitutakoa Europako beste eskualdeetara [...]