Biosistemak

Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko 22. Konferentziarako laburpenak aurkeztea

By |2021-11-23T11:21:50+01:0023 November 2021|

Ekitaldia 2022ko maiatzaren 23tik 25era egingo da Odensen, Danimarkan. Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko 22. Konferentzia Arreta Integratuko Nazioarteko Fundazioak (The International Foundation of Integrated Care, IFIC ingelesezko siglak) antolatuko du, Danimarka Hegoaldeko Eskualdearekin, Odenseko Unibertsitate Ospitalearekin, Odenseko Udalarekin, Odenseko Campusarekin eta Destination FYNrekin lankidetzan. Urtero bezala, hainbat herrialdetako ikertzaileak, kudeatzaileak, osasun-profesionalak eta zuzendaritza-taldeak bilduko ditu, [...]

Kronikgunek Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XX. Biltzarrean parte hartzen du, ICIC2020.

By |2021-03-01T14:20:41+01:005 October 2020|

Irailaren 9, 16, 23 eta 30ean Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko III. Konferentzia egin da, online. Arreta Integratuari buruzko Europa mailako ospe handieneko Nazioarteko Kongresuaren edizio berriak 80 herrialdetako 1.000 ikertzaile, osasun-profesional eta zuzendaritza-talde baino gehiago bildu ditu. Gaikako lau egunetan zehar, zerbitzuen integrazioari buruzko esperientziak, proiektuak eta ebidentziak partekatu dira, hainbat ikuspegitatik. Lau ardatz tematiko [...]

Kronikgunek Laguntzaren Kalitateari buruzko Espainiako Elkartearen XXXVII. Biltzarrean parte hartu du

By |2020-01-16T13:14:15+01:008 November 2019|

Urriaren 23tik 25era, AKEB - Asistentzia Kalitaterako euskal batzordeak antolatutako Biltzar Nazionala izan da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Aurtengo gaia «Osasun arloan balioa sortu: erronkak eta konpromisoak» izan da, eta hainbat arlotan dagoen lanerako grina ezagutarazi nahi izan da (laguntzaren kalitatea, hobetzeko prozesuak eta gaixoaren segurtasuna bermatzeko estrategiak), osasun-sistemak iraunkorrak, seguruak eta berritzaileak izan daitezen. [...]

Kronikgunek The Breakthrough of the Social biltzarrean Scirocco Exchange proiektuari buruz egin den tailerrean hartu du parte

By |2019-10-23T14:52:59+01:0023 September 2019|

2019ko irailaren 2tik 6ra, Dubrovniken (Kroazia), gizarte-lanak osasun-sistemak eraldatzen dituela berresten duen biltzarra izan da. The Breakthrough of the Social biltzarrak osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesional eta kudeatzaileak, eta ikertzaileak bildu ditu gizarte-lanaren zereginari buruz eztabaidatzeko. Hiru egunetan, gizarte-lanaren teoriarekin eta praktikarekin, gizarte-politika osasun-sistemetan ezartzeko modu berriekin eta lan komunitarioarekin erlazionatutako alderdiak aztertu dira, besteak beste. [...]

Agnes Nakakawak, Informazio Sistemen Irakaslea Makerere Unibertsitatean, Uganda, arreta integratuaren ebaluazioa ikertu du Kronikgunen

By |2019-09-09T16:10:32+01:009 September 2019|

Ugandako ikertzaile honen Kronikguneko egonaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Women for Africa Fundazioaren laguntza jaso du, “Bizkaia Koopera” eta "Ellas Investigan” programen bitartez.  SAICO da, hain zuzen, gaixotasun anitzeko gaixoentzako arreta integratuko programen etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza aztertzeko puntuazio-taula, 2019ko martxoaz geroztik Agnes Nakakawak Kronikgunen burututako proiektua. Enpresaren Arkitekturak, Soft Systems Methodology (SSM) sistemen metodologiak [...]

C3-Cloud Europako proiektuaren seigarren batzar nagusia

By |2019-10-23T15:23:51+01:0028 May 2019|

2019ko maiatzaren 9an eta 10ean, Londresen, bildu ziren oraingoan proiektuko bazkide guztiak. Batzarrean, azken sei hilabeteetako lana aztertu da, datozen hilabeteetako zeregin nagusiak planifikatu, eta Europako Batzordearekin batera proiektuaren bigarren berrikuspen ofiziala prestatu. C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia da gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea. Frogetan oinarrituko diren plan horiek IKT erremintak baliatuko [...]

ACT@Scale proiektuak eskuliburu batean argitaratu ditu emaitzak

By |2019-10-02T09:33:42+01:006 May 2019|

Edonork eskura dezake proiektuaren webgune ofizialean. Eskuliburuan (Handbook), ikerketak iraun duen hiru urteetan izandako esperientzia eta emaitza guztiak biltzen dira. Arreta integratuko eta telemonitorizazioko jardunbide egokiei buruzko ikerketan parte hartu duten lurraldeen ezagutzak eta esperientziak ezagutarazi nahi ditu dokumentuak. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, adin aurreratukoei, hauskorrei edo gaixotasun mentalak dituztenei zuzendutako jardunbide egokiak dira. Eskuliburuak Europa [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: SCIROCCO Exchange

By |2019-05-31T09:49:35+01:0012 February 2019|

Otsailaren 6an eta 7an, SCIROCCO Exchange proiektuaren hasierako bilera egin zen Luxenburgon. Hamalau bazkidek osatzen dute Scirocco Exchange partzuergoa, besteak beste Kronikgunek eta Osakidetzak. Europako bederatzi eskualdek hartzen dute parte: Alemania, Flandes, Euskadi, Eskozia, Eslovakia, Eslovenia, Vilna, Polonia eta Puglia. Europako Batzordearen Hirugarren Osasun Programaren finantzazioa duen proiektu honen helburu nagusia osasun agintariei eta laguntza [...]

ACT@Scale europar proiektuaren zazpigarren batzar nagusia egin da Bruselan

By |2019-05-31T09:43:06+01:001 February 2019|

Iragan urtarrilaren 23an ospatu zen ACT@Scale proiektuaren zazpigarren eta azken batzar nagusia, Hego Danimarkako eskualdearen europar bulegoan, Bruselan. ACT@Scale proiektuaren  helburua Jardunbide Egokiak garatzea, sendotzea eta arreta integratura eta telemonitorizaziora haiek eramatea da,  Europako eskualdeen artean ikasitakoa lankidetza metodologia baten bitartez transferitzeaz gain. Jardunbide Egokiak gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, adin aurreratukoei, hauskorrei edo gaixotasun mentalak [...]

Kronikgunek osasun arreta integratuari buruzko tailer batean parte hartu du

By |2019-01-28T13:50:17+01:0028 January 2019|

Kronikgunek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ordezkatuz, “Steering Group on Promotion and Prevention (SGPP) marketplace workshop on digitally-enabled, integrated, personcentred care” ekitaldian parte hartu du. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi hau pasa den abenduaren 12an eta 13an ospatu zen Ikerketa Zentro Bateratuaren (Joint Research Centre JRC) instalazioetan, Ispran, Italian. Euskadi zahartze eta kronikotasunaren inguruko Euskal Osasun Estrategiak: [...]