Ekitaldia Pagoako (Italia) Medikuntzaren Historiaren Museoan (MUSME) ospatu da 2023ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean.

YOUNG50 proiektuaren helburua gaixotasun eta arrisku kardiobaskularren baheketa eredu italiarra CARDIO 50 Europako hiru herrialdetara transferitzea da: Lituania, Errumania eta Luxenburgo. CARDIO50 gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa sustatzeko programa da, bizimoduaren aldaketak eta pertsonen ohitura osasungarri berriak sustatuz. YOUNG50 programaren esparruan, herrialde bakoitzari egokitutako jardunbide egoki hori ezarri da, programaren iraunkortasuna eta aplikagarritasuna bermatzeko.

YOUNG50en, Kronikgunek koordinatu du Egoeraren analisia, bideragarritasunaren eta beharren ebaluazioa eta CARDIOren inplementaziorako ekintza-planen definizioa. Institutua arduratu da abiapuntuko egoera deskribatzeaz, testuinguru epidemiologikoari eta herrialde pilotuetako osasun kardiobaskularra sustatzeari dagokienez. Era berean, proiektuan espero diren emaitzak lortzeko funtsezkoak diren CARDIO 50en ezaugarri nagusiak identifikatzeko eta herrialde pilotu bakoitzeko YOUNG50 eredu egokitua definitzeko jarduera egin du. Ondorioz, Lituania, Errumania eta Luxenburgoko pilotuentzako ekintza-plan espezifikoak definitu dira.

Young50 “Sharing excellence in Europe” lehen eguneko konferentziaren helburua osasunaren eta baheketaren sustapenean eskualde, nazio eta Europa mailako sareak sortzea eta ezagutza trukea sustatzea izan da, bereziki CARDIO50 programan arreta jarriaz. Ekitaldian Italiako agintariek CARDIO50 programari buruzko esperientziari buruz hitzegin dute eta YOUNG50eko Europako bazkideek zeinek Europako beste herrialde batzuetara transferitzeko prozesuari buruz hitzegin duten. Testuinguru horretan, Kronikgunek CARDIO50 eredua herrialde adoptatzaileetara egokitzeko garatu eta zehaztu den estrategia aurkeztu du, aplikagarritasuna eta iraunkortasuna ardatz hartuta.

Bigarren egunean, YOUNG50 europar ikerketa-proiektuaren azken-aurreko osoko bilera antolatu da. Bertan, herrialde adoptatzaile bakoitzean CARDIO50aren inplementazio-egoera bateratu da, baita 2023ko maiatzean proiektua amaitu aurretik egingo diren hurrengo jarduerak berrikusi ere. Bileran, Kronikguneko taldeak programaren ezarpenaren ebaluazioa eta epe laburrean izango duen eraginaren azterketa egiteko protokoloa eta zehaztutako ekintzak aurkeztu ditu.

Young50 proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, bisitatu webgune ofiziala: https://www.young50.eu/