• IZENA: UPRIGHT

  • IZEN OSOA: Universal Preventive Resilience Intervention Globally Implemented in Schools to improve and promote mental Health for Teenagers

  • DEIALDIA: H2020-SC1-2016-2017

  • PROIEKTUAREN ZK.: 754919

  • IRAUPENA: 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra

  • PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: Kronikgune

Nerabezaro goiztiarra, hau da, 12 eta 14 urte bitarteko adinak, buruko aldaketa, aldaketa fisiko, emozional eta sozialen garaia da. Multzo horretan osasun mentaleko arazoak eta osasunarentzat jarrera arriskutsuak garatzea eragin ditzaketen hainbat faktore aurki ditzakegu. Testuinguru horretan, erresilientzia lantzea oso baliagarria izan daiteke egoera kaskarrei aurre egiteko gaitasuna hobetu eta buruko osasun mental positiboa izaten jarraitzeko.

UPRIGHT bitartez gazteen erresilientzia areagotu nahi da. Proiektuaren barruan nerabeei, familiei, hezkuntzako profesionalei eta ikastetxeei zuzendutako eta bost herrialde pilotutan (Islandia, Italia, Polonia, Danimarka eta Euskadi-Espainia) barneratuko den erresilientziako programa baten kodiseinua dago aurreikusita.

UPRIGHT esku-hartzearen materialak

HELBURU NAGUSIA: 

Gazteen erresilientzia ahalmena areagotuz osasun mentala sustatzea eta hezkuntza zentroetan buruko gaixotasunak prebenitzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK:

  • Gazteentzako esku-hartze holistikoko programa bat kodiseinatzea (12-14 urte).
  • Programaren eraginkortasuna areagotzea erresilientzia eta buruko ongizatea hobetzeko.
  • Buruko ongizate positiboa sustatzeko lagungarriak diren faktore espezifikoei buruzko ebidentzia zientifikoak aurkeztuko dira.

Proiektuaren hurrengo 48 hileetan egingo den lana hainbat sortatan banatu da:

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1. hilea – 48. hilea)
  • 2: Esku-hartzea kodiseinatzeko fasea (1. hilea – 9. hilea)
  • 3: Tokiko testuingurura egokitzea eta balioztatzea (1. hilea – 9. hilea)
  • 4: Pilotuaren inplementazioa eta segimendua (6. hilea – 48. hilea)
  • 5: Pilotu bakoitzaren emaitzen ebaluazioa eta analisia (1. hilea – 48. hilea)
  • 6: Politiken sakabanatzea, hedapena eta gomendioak (1. hilea – 48. hilea)
  • Buruko ongizate kultura sortzea ikastetxeetan.
  • Nerabeei, senideei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako esku-hartze eraginkorra eta unibertsala garatu eta inplementatzea Europako ikastetxeetan.
  • Buruko nahasmenduen gertakariak edo komorbilitatea gutxitzea.
  • Hurrengoetarako gazterian buruko ongizatea hobetzea:
    • eskola edo unibertsitatea uztea epe laburrean murriztea,
    • norberaren konfiantza eta funtzio kognitiboa sendotzea,
    • eta hezkuntzako esfortzuak eta enplegagarritasuna hobetzea.
  • Familiaren, irakasleen, eskola ingurunearen eta komunitatearen ongizate mailak hobetzea.
  • Gazteak ahalduntzea aurre egiteko abileziak, gaitasun sozio-emozionalak eta kontzientziazioa entrenatzen.

Kronikgune proiektuaren koordinatzailea da. Horrez gain, 1 eta 5 lan-sorten (WP1 eta WP5) liderra da, eta pilotuen ebaluazioaren eta lortutako emaitzen analisiaren erantzulea da.

Eskualde mailan, Kronikgunek pilotajea zuzenduko du Euskadin, eta osasun arloko zein hezkuntza arloko profesionalekin lankidetzan erresilientzia programaren kodiseinua koordinatuko du, eta hura eskola parte-hartzaileetan barneratzeko modua zehaztuko du.

  • Koordinatzailea: Irantzu Izco Basurko; Olatz Albaina Bacaicoa; Carlota Las Hayas Rodríguez (IN); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy. 
  • Parte-hartzaileak: Ana González Pinto (IN);  Jessica Fernández Sevillano; Patricia Pérez Martínez de Arrieta; Iñaki Zorrilla Martinez.
  • Kolaboratzaileak: Berritzegune Vitoria –Gasteiz, Araba ESI, Miguel de Unamuno BHI, Los Herrán BHI, San Prudencio Ikastetxea, Presentación de María Ikastetxea, Samaniego IPI (LHI) , Ikasbidea Durana IPI (LHI)
  • Ebaluazioa: Nerea González Hernández; Igor Larrañaga; Maider Mateo Abad; Itziar Vergara Mitxeltorena; Javier Mar; Raquel Cobos