Biosistemak

Biosistemak (lehen Kronikgune) Osasun Digitalari buruzko Nazioarteko X. kongresuan izango da

By |2023-09-14T09:25:18+01:0014 September 2023|

Biltzarra 2023ko irailaren 11tik 15era bitartean egingo da, formatu hibridoan, EHUren udako ikastaroen programaren barruan.Osasun Digitalari buruzko Kongresuaren hamargarren edizioa Osasun Digital Elkarteak eta Signo Fundazioak antolatu dute, eta Balioan Oinarritutako Osasun Digitalean egindako aurrerapenak ditu ardatz. Bost egunez, hainbat ingurunetan ikasitako esperientziak eta ikasgaiak partekatuko dituzte gaian adituak diren pertsonek, osasun-arretaren eraldaketa digitalean [...]

Biosistemak Institutua (lehen Kronikgune) XII. EvaluAES Tailerraren Batzorde Zientifiko-antolatzaileko kide izan da

By |2023-06-29T15:06:06+01:0026 June 2023|

Ekitaldia joan den maiatzaren 12an ospatu zen Biosistemak Institutuak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) duen egoitzan. EvaluAES taldeak Osasun Politika eta Zerbitzuen Ebaluazioari buruzko Ikerketa tailerra antolatu du urtero bezala Euskadin. Edizio berri honen helburu nagusia ikertzaileen arteko diziplina anitzeko trukea erraztea zen, baita alor horretako ikerketa zientifikoen kalitatea eta hedapena hobetzen laguntzea ere. Jardunaldian [...]

Osasun Sailak, BIOEFek eta Biosistemak (lehen Kronikgune) Europako THCS lankidetza berriaren lehen deialdia aurkeztu dute

By |2023-04-05T14:56:57+01:005 April 2023|

Ekitaldia martxoaren 30ean izan da Bilboko BAT dorrean. Etorkizuneko Osasun Sistemak Eraldatzeko, Transforming Health and Care Systems (THCS), Ikerketarako Europako Lankidetza berriaren helburua pertsona guztientzat zentratu eta irisgarriagoak diren osasun- eta arreta-sistema eraginkorragoak, erresilienteak, inklusiboak, berritzaileak eta kalitatezkoak lortzeko trantsizioan laguntzea da. Biosistemak (lehen Kronikgune), Osasun Sailarekin eta BIOEFekin batera, 26 herrialdetako 62 erakundek parte [...]

Biosistemak Institutua (lehen Kronikgune Institutua) Health & Care Cluster bileran izan da

By |2023-03-13T15:10:30+01:0013 March 2023|

EHTELek antolatutako ekitaldia Lisboan, Portugalen, ospatu da 2023ko martxoaren 9 eta 10ean. Europar Batasunaren Eraldaketa Digitalaren estrategiak, besteak beste, lehentasun nagusi bat du: datu-plataforma komunak sortzea, arkitektura bateratu batean eta ezarritako estandar batean oinarrituta. Esparru horretan, EBk finantzatutako OPEN DEI proiektuak hutsuneak detektatu, sinergiak sustatu, eskualdeko eta nazioko lankidetza babestu eta EBko Eraldaketa Digitalaren [...]

Kronikgune Europako JANE proiektuaren hasierako bileran izan da

By |2022-11-23T13:22:10+01:0023 November 2022|

Bilera azaroaren 14an eta 15ean egin da, Milanen (Italia). Minbizia Europako Batzordearen jarduera-eremuetako eta osasun-lehentasunetako bat da, EBko herrialdeetan heriotza-kausa nagusia baita, gaixotasun kardiobaskularren ondoren. Urtero 2,6 milioi pertsonari diagnostikatzen zaie gaixotasun hori, eta beste 1,2 milioi pertsona hiltzen dira. Europako Batzordeak zazpi ezagutza-sare sortzearen aldeko apustua egiten du. Ezagutza-sare horiek minbiziaren zaintzan funtsezkoak [...]

Kronikgunek Bilbon antolatuko du YOUNG50 proiektu europarraren osoko bilkura

By |2022-06-21T11:16:04+01:0022 June 2022|

Bilera Bilbao Exhibition Centre BECen egingo da, Kronikguneren egoitzan, 2022ko ekainaren 27tik 28ra. Proiektuko bilera hau duela bi urtetik presentzialki egiten den lehena da, COVID-19aren krisiaren ondoren. YOUNG50eko partzuergoa proiektuaren une estrategiko batean biltzen da, laster Viesoji Istaiga Poliklinika Zentroan (Lituania), Luxenburgoko Osasun Institutuan eta Aer Pur Elkartean (Errumania) esku hartzearekin eta pilotatzearekin hastea aurreikusten [...]

Euskadiko pilotuaren aurkezpena Europako Gatekeeper proiektuan

By |2022-03-09T10:58:40+01:009 March 2022|

Osakidetzak, Biocruces Bizkaiak eta Kronikgunek ordezkatzen dute Euskadi proiektuan, eta bost erabilera-kasu gauzatuko diren Europako 8 eskualde pilotuetako bat da. Gatekeeper Europako proiektuaren helburu nagusia da teknologia berrien potentzial guztia aprobetxatzea, hala nola Gauzen Internet, Adimen Artifiziala eta Big Data, Europan ohikoenak diren gaixotasun kronikoei lotutako osasun-zerbitzuak hobetzeko. Medtronic Ibericak Europa mailan koordinatutako proiektuak 46 [...]

Fiona Tulinayok, Konputazio Zientzietako doktoreak, Ugandako Makerere Unibertsitatean, Arreta Integratu eta pertsonalizatuaren Plangintza Partekatuaren ezagutzaren elkarlaneko kudeaketari buruzko proiektua gauzatu du.

By |2022-03-16T06:59:22+01:003 March 2022|

Ugandako ikertzailearen Kronikguneko egonaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mujeres por Africa Fundazioaren lankidetzari esker babestu da, "Bizkaia Koopera" eta "ellas Investigan" programen bidez. STuCK-Appic, Arreta Integratu Pertsonalizatuaren barruko Arreta Partekatuaren Plangintzan ezagutzaren elkarlaneko kudeaketaren konplexutasunak ulertzeko pentsamendu-ikuspegi sistemikoa duen proiektua. Proiektu hau Fiona Tulinayo doktoreak egiten du 2021eko irailetik, eta Ugandan osatzea espero da, Kronikguneko [...]

Kronikgunek mHealth Hub ekimenak antolatutako tailerrean parte hartu du

By |2022-01-21T14:55:08+01:0021 January 2022|

Txekiar Errepublikari laguntzeko antolatu den tailerra 2022ko urtarrilaren 20an egin da. mHealth Hub proiektuak osasun publikoko ekimenen benetako esperientziak bildu nahi ditu, gailu mugikorretan oinarrituta, teknologia horiek EBko estatu kide jakin batzuetako sistema sanitario nazional edo erregionaletan integratzea dakartenak (https://mhealth-hub.org/#home). OMS-ITUren laguntzarekin, hautatutako ezarpen nazionalek aurrekari bat sortzen dute Europan eskalako osasun mugikorrerako, eta beste [...]

Kronikgune Institutuak 10. urteurreneko Ekitaldi Zientifikoa ospatuko du

By |2021-12-15T13:37:23+01:0015 December 2021|

Ekitaldia 2021eko abenduaren 13an izan da BECen (Bilbao Exhibition Centre). Kronikgune Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Institutuak 10 urte bete ditu, eta 10 urte eman ditu bikaintasuneko eta posizionamenduko ikerkuntzan Euskadin, osasun-zerbitzuetako ikerketan erreferente gisa. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak eta BIOEF Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioak eratu zuten 2011n, osasun-zerbitzuen ikerketari eta [...]