Kongresua online egingo da irailaren 15etik 17ra, baina Lisboan izango du egoitza nagusia.

“Osasunaren kudeaketa: oraina kudeatuz etorkizunari forma emateko” lelopean, EHMAk antolatutako 2021 Urteko Konferentzia, aurten, Portugalgo Ospitaleetako Administratzaileen Elkarteak (APAH) eta haren kide akademikoek, Sáde Publikoko Escola Nacionalek eta Universidade Novak (Nova School of Business and Economics) lagunduko dute. Konferentziak mundu osoko adituak bilduko ditu COVID osteko etorkizuneko zerbitzuen kudeaketarako irtenbideak eztabaidatzeko eta partekatzeko, eta hainbat lekutako osasun-sistemek COVID-19k eragindako egoera nola jorratu duten gertutik ezagutzeko. Nabarmendu behar da urteko konferentzia hau erreferentziazko espaziotzat hartzen dela osasun-kudeaketaren arloan esperientziak, trebetasunak eta gaitasunak partekatzeko. Osasun-laguntzan interesa duten alderdi guztiak bildu, gaurkotasuneko gaiak eztabaidatu eta berrikuntzak eta jardunbide hobeak trukatzeko lekua da.

Kronikgunek hitzaldian parte hartuko du eta asteazkenean, irailak 15, JADECARE Ekintza Bateratua aurkeztuko du. Helburua Europako 17 herrialdetako 48 bazkidek parte hartzen duten ekintza bateratu hau ezagutaraztea da. JADECARE ekintza bateratuak (“Joint Action on implementation of Digitally Enabled integrated person-centered CARE”) osasun-agintariek pertsona ardatz duen eta bitarteko digitalen bidez gaitutako arreta integraturako trantsizioari arrakastaz ekiteko duten gaitasuna indartu nahi du. Horrek osasun-profesionalei, pazienteei, zaintzaileei, herritarrei, osasun-agintariei eta industria-sektoreari eragingo die.

Hitzaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen: https://ehmaconference.org/