Biosistemak (lehen Kronikgune) JADECARE proiektua ezartzeko estrategia aurkeztu du Inplementazioaren Ikerketari buruzko 1. Konferentzia Zientifikoan
Ekitaldia 2023ko ekainaren 12tik 14ra ospatu da Bilbon. Inplementazioaren Zientziari buruzko 1. Konferentziak, Biobizkaia Institutuak (lehen Biocruces Bizkaia) sustatua eta antolatua, inplementazioaren arloan espezializatutako hainbat herrialdetako 170 ikertzaile eta profesional sanitario baino gehiago bildu ditu. Ekitaldian jorratu eta eztabaidatu den gaietako bat izan da osasun-sistemetan esku-hartzeak eta programak eraginkortasunez hartzea eragozten edo errazten duten arrazoiak, [...]