ADVANTAGEk bere lehenengo jardunaldia antolatu du proiektua ezagutzera emateko eta hauskortasunaren inguruan eztabaidatzeko xedearekin

11 Uztaila 2017|Kronikguneren albisteak|

ADVANTAGE baterako ekintza, zeina 2017ko hasieran jarri zen abian, hauskortasuna prebenitzeko Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan dago kofinantzatuta. Proiektuak irauten dituen hiru urteetan zehar, Europako 22 estatu kideek, zeinen artean aurki ditzakegun Kronikgune eta Osakidetza Euskadiren ordezkari gisa, hauskortasunaren arazoari aurre egiteko europar esparru komuna ezarriko dute. Ikerketaren bitartez, zahartze aktibo eta osasuntsuari [...]