Ikerketa Taldeak Kronikgune Institutuaren ikerketa egituratzeko oinarrizko unitateak dira. Institutu propioko edo atxikitako langileek osatzen dituzte, eta, edozein erakunde edo entitate dela ere, kidetasun zientifikoa dute eta talde bakoitzaren ardura duen ikertzaile nagusiak ezarritako zuzendaritza, ikuskapen edo parametroen pean egiten dute jarduera.

Ikerketa-gai batek definitzen ditu taldeak, eta Kronikgune Institutuaren ikerketa-arlo baten barruan jarduten dute.

2019az geroztik, Osakidetzako hainbat erakundetako bost ikerketa-talde atxiki zaizkio Kronikgune Institutuari.

Ikerketa Taldea  Ikertzaile Nagusia  Erakundea 
Gaixotasun kronikoen osasun-zerbitzuetako ikerketa-taldea José Mª Quintana López  Barrualde – Galdakao ESIa
Laguntza-praktikari buruzko datuak berrerabiltzea Eduardo Millán Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza – Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa Javier Mar Medina Alto Deba ESIa
Osasun Zerbitzuen Ikerketa Taldea Iñigo Gorostiza Bilbao Basurto ESIa
Balioan Oinarritutako Medikuntza Borja García Lorenzo Kronikgune Institutua
Osasun digitala Dolores Verdoy Berastegui Kronikgune Institutua
Inplementazioa Ane Fullaondo Zabala Kronikgune Institutua