• IZENA: Scirocco Exchange

  • IZEN OSOA: Personalised Knowledge Transfer and Access to Tailored Evidence-Based Assets on Integrated Care: SCIROCCO Exchange

  • PROIEKTUAREN DEIALDIA: 3rd EU Health Programme

  • DEIALDIA: HP-PJ-2018

  • PROIEKTUAREN ZENBAKIA: 826676

  • IRAUPENA: 2019ko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra

  • PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: NHS24

Scirocco Exchange-en helburu nagusia, osasun-agintariei eta gizarte-laguntzakoei arreta integratua hartzen eta helarazten laguntzea da. Proiektuak frogak eta tresnak (aktiboak) lortzeko prozesua hobetzeko egingo du lan, baita eskualdeak ulertzeko ere, arreta integratua ezartzeari dagokionez.

Halaber, jakintzen transferentzia pertsonalizatua eta arreta integratuan hobekuntzak planifikatzea sustatuko dira.

Proiektuaren markoan «Jakintzen Kudeaketarako Nodo (JKN)» bat sortuko da (“Knowledge Management Hub – KMH”). Erreminta honek arreta integratuan dauden aktiboak proiektuan parte hartuko duten eskualdeen behar bereziekin lotuko ditu.

  • Eskualde-eremuko heldutasunaren ebaluazioa eta arreta integratua hartzeko eta helarazteko prestaketa erraztea.
  • Nazio eta eskualde mailako osasun-agintarien beharrak eta lehentasunak hobeto ulertzea, arreta integratuari dagokionez.
  • «Jakintzen Kudeaketarako Nodo» bat garatzea, zeinak arreta integratuarekin lotutako aktiboak barne hartuko dituen, sarbide pertsonalizatu bat erraztuko duen eta jakintzen transferentzia sustatuko duen, Europako eskualdeen beharretara egokituz.
  • Arreta integratua iragateko eta helarazteko babes bila dabiltzan Europako eskualdeen laguntza pertsonalizatua ko-diseinatzea, gaur egungo sistemen diseinuak hobetzeko helburuz. Jakintzak transferitzeko eta gaitasunak sortzeko jarduerak hobekuntza-planak ko-diseinatzeko erabiltzea, era horretan, Europako eskualde horietako testuinguruari, heldutasunari eta xedeei egokitutako arreta integratua ezartzeko.
  • «Scirocco tresnaren» balizko hedapena ikertzea, eskualdeetako arreta integratua auto-ebaluatzeko, zahartze aktibo eta osasuntsuari, osasunaren sustapenari, prebentzioari eta arreta integraturako heldutasun digitalari dagokionez.

Lan-sortatan banatua dago – 32 hiletan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1. hilea – 32. hilea)
  • 2: Sakabanatzea eta erabilera (1. hilea – 32. hilea)
  • 3: Ebaluazioa (1. hilea – 32. hilea)
  • 4: Jakintzen Kudeaketarako Nodoa (“Knowledge Management Hub”) (1. hilea – 6. hilea)
  • 5: Arreta integraturako heldutasunaren ebaluazioa (“Maturity Assessment for Integrated Care”) (4. hilea . 27. hilea)
  • 6: Aktiboen identifikazioa (“Capacity-Building Assets”) (11. hilea – 17. hilea)
  • 7: Hobekuntza-planak (“Improvements Plans”) (17. hilea – 27. hilea)
  • 8: Scirocco erremintaren hedapena (“Scoping Expansion of SCIROCCO Tool”) (6. hilea – 32. hilea)
  • Tokiko lehentasunak eta beharrak hobeto ezagutzea, arreta integratua ezartzeko eta helarazteko.
  • Aktibo pertsonalizatuak bilatzeko gaitasuna hobetzea, arreta integratua helarazteko.
  • Arreta integratua hartzeko, ezartzeko eta helarazteko osasun-agintarien gaitasuna areagotzea.
  • Informatutako erabakiak hartzea sustatzea, arreta integratuaren diseinuari, ezarpenari eta hedapenari dagokionez.
  • Zahartze aktibo eta osasuntsurako irtenbideak hartu, ezarri eta helarazteko prozesuan NCG SCIROCCO Exchange-en erabilera sustatzea.

Kronikgunek osasun sistemetan arreta integratuaren inplementazioan dauden aktiboak identifikatzeko lan-sorta zuzentzen du. Lan-sorta honek hiru helburu nagusi ditu:

  1. aktiboak mapatzea
  2. konexio-nodoekiko integrazioa erraztea
  3. eskualde bakoitzeko beharrezko aktiboak pertsonalizatzeko aukera ematea

Osakidetzak jakintzak era pertsonalizatuan nola transferitu ikertuko du, eta eskualdeko arreta integratua auto-ebaluatuko du, «SCIROCCO tresna» erabiliz.

  • Koordinatzailea: Jon Txarramendieta Suárez; Irati Erreguerena; Ane Fullaondo; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Parte-hartzaileak: Igor Zabala Rementería; Rosa María González; David Cantero
  • Kolaboratzaileak: Mayte Bacigalupe; José Antonio de la Rica; Miren Elicegui; Aránzazu Gonzalo; Ángel Irastorza; Eva Lamiquiz; Koldo Piñera; Iraide Sarduy; Jaime Ruiz de Eguino; Sonsoles San Martín García; Javier Zubizarreta.