• IZENA: Gatekeeper

  • IZEN OSOA: Smart living homes – whole interventions demostrator for people at health and social risks

  • PROIEKTUAREN DEILADIAK: Horizon 2020

  • PROIEKTUAREN ZEMBAKIA: 857223

  • DEIALDIA: H2020-SC1-FA-DTS-2018-2020

  • IRAUPENA: 2019ko urriak 1etik 2023ko abenduaren 31ra

  • PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: MEDTRONIC IBERICA S.A. (España)

Europak duen erronka serio eta handienetako bat zahartze demografikoa da. Gertatzen ari diren aldaketa demografikoek osasun laguntzaren eskaera eta horren ondoriozko gastuak gehitzea ekarri dute, hala nola botikak ematea, zahartutako populazioa zaintzea edo teknologia berriak. Gaur egun, Europako osasun-sistemek ez dute baliabiderik eskaera horri aurre egiteko.

Prebentziozko arretak osasun laguntzaren gastua murrizten lagun dezake. Sintomak garaiz identifika daitezke portaera-ereduak ezagutuz (jarduera fisikoa eta soziala barne) eta pazientearen komunikazioa erabiliz.

Patroiak identifikatzen dira sentsoreek, gailu mediko ez-inbaditzaileek, etxeetako sentsoreek eta abarrek bildutako datu-bolumen handiak aztertuz edo algoritmo adimendunak aplikatuz. Adimen artifiziala (AA) datu-kopuru handi horiek prozesatzeko erabiltzen da, “Machine Learning”, “Deep Learning” eta “Neural Networks” ikuspegiak erabiliz. Bestalde, irtenbide algoritmikoek ezkutuko joerak eta ereduak aurki ditzakete, eta fenomeno edo gaixotasun/ezgaitasun baten etorkizuneko portaerari buruzko iragarpenak egin.

Gatekeeper-ek ebidentzia eman nahi du laguntzaren kalitateari eta osasun emaitzei dagokienezAA, Big Data eta datuen analisiaren teknologien bidez datuak masiboki erabiliz. Hori guztia, gaixotasunak eta ezintasunak goiz detektatzeko, sintomak ulertzeko eta diagnostiko goiztiarra egiteko, eta segimendu jarraitua eta pertsonalizatua errazteko.

Proiektuaren helburu orokorra:

Gatekeeper-en helburu nagusia da arauetan oinarritutako esparru ireki eta seguru bat eskaintzea agenteei, interakzioan aritu ahal izateko, eta konponbide digitalak sortzea esku-hartze pertsonalizatuak goiz detektatzeko eta garatzeko. Horrela, teknologia berrien ahalmen osoaz baliatu ahal izango da, zerbitzu soziosanitarioak hobetu ahal izateko, zeinen hartzaileak gero eta zahartuago baitaude.

Proiektuaren helburu espezifikoak:

  • Big Data, “Machine Learning” eta Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako analisi-zeregin konplexuak garatzeko tresna eta algoritmo adimendunak sortzea.
  • Hainbat motatako sentsoreetatik (gailu medikoak, IoT, etxeko gailu adimendunak, etab.) etor daitezkeen datu-bolumen handiak aztertzea, ikusmen-analisiaren tekniken bidez, portaera-ereduak identifikatzeko.
  • AA eta Big Datako praktika modernoak erabiltzea parametro kritikoetan aldaketak detektatzeko eta korrelazioak zehazteko.
  • Gaixotasunen eta ezintasunen sintomak eta diagnostiko goiztiarra orokorrean ulertzen laguntzea.
  • Osasunarekin eta tratamendua betetzearekin lotutako arrisku-faktoreak definitzea.
  • Segimendu jarraitua eta pertsonalizatua erraztea, zahartze osasungarria eta ongizatekoa ahalbidetzeko.
  • Adineko pertsonak gaitzea beren gaitasun funtzional hoberenarekiko osasuntsu egon daitezen denboran zehar.

Lan-sortatan banatua dago – 42 hiletan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa, jabetza intelektuala eta etikaren kudeaketa (1 hilea – 42 hilea)
  • 2: Ekosistemaren balioa, baterako sorkuntza, deialdi irekiak eta twinning bidezko eskalatzea (1 hilea – 42 hilea)
  • 3: Gauzen Interneteko erreferentzia-arkitektura (“Internet of things”) (1 hilea – 24 hilea)
  • 4: Gauzen kudeaketa, azpiegitura eta garapena (3 hilea – 40 hilea)
  • 5: “Plug and Play” bidezko integrazioa, esku hartzeko zerbitzu dinamikoak (6 hilea – 42 hilea)
  • 6: Erabilera-kasuak, detekzio goiztiarra eta esku-hartzeak (1 hilea – 36 hilea)
  • 7: Eskala handiko pilotuak definitzea eta gauzatzea (1 hilea – 42 hilea)
  • 8: Normalizazio eta ziurtapen mekanismoak (1 hilea – 36 hilea)
  • 9: Hedapena, komunikazioa, ustiapena eta jasangarritasuna (1 hilea – 42 hilea)
  • Etxean bizimodu adimentsua, osasungarria eta independentea sustatzeko Europako plataforma garatzea.
  • IKTen Europako industriaren lehiakortasuna handitzea, elkarreragingarritasuna hobetuz, eta negozio- eta finantziazio-eredu bideragarrietarako eta merkatu eskalagarrietarako jardunbide onenak identifikatuz.
  • Estatu kideen eta Europako eskualdeen artean loturak eta sinergiak sortzea.
  • Osasun- eta arreta-sistemen ebidentzian oinarritutako eraginkortasuna hobetzea, azpiko tresnak eta teknologiak erabiliz.
  • Inplikatutako erabiltzaile eta zaintzaileen bizi kalitatea eta osasun egoera hobetzea, azpiko teknologien bidez.
  • Erabiltzaileak onartu eta balioztatutako soluzio berritzaileak garatzea, konektatutako datu-espazioen irisgarritasuna, pribatutasuna, segurtasuna, zaurgarritasuna, erantzukizuna eta konfiantza lantzeko.

Kronikgunek, Osakidetzarekin batera, bi erabilera-kasu pilotatuko ditu:

  • Adinekoen bizitzeko era osasuntsuekin erlazionatutako esku-hartzea: datu ugari aztertzeko teknikak ezarriko dira, arriskuaren estratifikazioa ikusteko eta diagnostiko goiztiarra egiteko, eta entrenamendu digitala eskainiko da (ingelesez, coaching).
  • Gaixotasun anitzeko gaixo polimedikatuak aztertzea: konponbide berritzaileak garatuko dira gaixo polimedikatuen tratamenduaren itsaspena handitzeko eta medikazioaren ondorio kaltegarriak saihesten saiatzeko.

Koordinatzailea: Irati Erreguerenba Redondo; Olatz Albaina Bacaicoa (2022ko martxoa arte); Ane Fullaondo Zabala;  Esteban de Manuel Keenoy.