Izena: EIIMPROVE

Izen osoa: Balioan oinarritutako medikuntza hesteetako gaixotasun inflamatorioari aplikatuta

Partehartzaileak: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa eta Barrualde-Galdakaoko ESIa (Osakidetza).

Iraupena: 2020ko iraila – 2022ko abendua 

Deskribapena:

Osasuneko emaitzak etengabe hobetu eta eraginkortasuna handitu behar direnez, osasun-arloko erakundeek gero eta interes handiagoa erakutsi dute balioan oinarritutako medikuntzan (ingelesez, value-based healthcare).

International Consortium for Health Outcomes Measurement (ICHOM) erakundeak zenbait estandar garatu eta argitaratu ditu patologia jakin batean ebaluatu beharreko gutxieneko osasuneko balio-emaitzak finkatzeko. Estandar horietan aldagai klinikoak eta administratiboak, eta pazienteek zuzenean adierazitako emaitzak (PROM) daude. 2018an, ICHOMek hesteetako gaixotasun inflamatorioari dagozkion osasuneko emaitzak ebaluatzeko estandarrak definitu zituen.

Ekimen horren bidez, hesteetako gaixotasun inflamatorioa duten pazienteen artean osasuneko balio-emaitzak sistematikoki neurtzeko prozesua ezarri nahi da ospitaleko jardunbide klinikoan.

Helburua: Osasun-emaitzak alderatu eta ebaluatzea (benchmarking), hesteetako gaixotasun inflamatorioa duten pazienteei ematen zaien arreta hobetze aldera.

Bigarren mailako helburuak:

  • ICHOMen estandar multzoan oinarritutako osasun-emaitzak neurtzeko prozesua sistematikoki eta epe luzerako ohiko jardunbide klinikoan txertatzea.
  • Pazienteek eskainitako emaitzak (PROM) ohiko jardunbide klinikoan sartzea.
  • Erabaki klinikoak banaka hartzen eta haien segimendua egiten laguntzea.
  • Osasun-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze baten eraginkortasuna aztertzea, pazientea ahalduntzeko eta profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzeko.
  • Ezarpen-prozesuan eragina duten faktoreak identifikatzea.
  • Estatu-mailan ospitaleen komunitate bat eraikitzea, zeina aitzindaria izango baita hesteetako gaixotasun inflamatorioari dagozkion osasun-emaitzen ebaluazioan eta pazientearen ikuspegia integratuko baitu.
  • Erakundeen artean jardunbide hobeak partekatzea, ikasteko aukerak sortzeko.

Ikerketaren diseinua: ICHOMek hesteetako gaixotasun inflamatoriorako ezarritako estandarraren zehaztapen teknikoetan oinarritutako kohorteen behaketa-azterlan prospektiboa. Lau taldetan banatuta aztertuko dira emaitzak:

  • Gaixotasunaren kontrola eta biziraupena
  • Sintomak, gaitasun funtzionala eta bizi-kalitatea
  • Des-erabilgarritasuna
  • Baliabideen kontsumoa

Emaitzak:

  • Pazientearentzako balio-emaitzen neurketan oinarritutako esku-hartze batek duen eraginkortasuna aztertzea, pazientea ahalduntzeko, erabakiak batera hartzea sustatzeko eta medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzeko.
  • Osasuneko balio-emaitzak neurtzeko prozesua sistematikoki eta epe luzerako erakundeen ohiko jardunbide klinikoan txertatzea.

Eginkizuna: Kronikgunek koordinatuko eta kudeatuko du proiektua osatzen duten Estatuko ospitaleen eta erakundeen komunitatea. Babes metodologikoa eta zientifikoa eskainiko du proiektua ezartzeko: ezarritako arreta-ibilbideen mapaketa; gabezien analisia; datuak biltzeko prozesua; eta arreta-ibilbidearen hobekuntzak, emaitzei erreparatuta. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari eta Galdakaoko Unibertsitate Ospitaleari ere lagunduko die.

Parte-hartzaileak:

  • Babesletza: VIFOR Pharma
  • Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua Kronikgune
  • IQVIA Healthcare
  • GETECCU – Chron-en Gaixotasuna eta Kolitis Ultzeraduna Lantzeko Espainiako Taldea
  • Estatuko osasun-erakundeak:
    • Leongo Unibertsitate Asistentzia Gunea (Gaztela eta Leon)
    • Río Hortega Unibertsitate Ospitalea (Gaztela eta Leon)
    • Consorci Corporació Sanitària Parc Taulí (Katalunia)
    • Universitari Mútua Terrassa Ospitalea (Katalunia)
    • Osakidetza – Barrualde Galdakao ESIa (Euskadi)
    • Osakidetza Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa (Euskadi)
    • Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitale Orokorra (Madril)
    • Urriaren 12ko Unibertsitate Ospitalea (Madril)
    • Fuenlabradako Unibertsitate Ospitalea (Madril)
    • Alcorcón Fundazioko Unibertsitate Ospitalea (Madril)
    • La Paz Unibertsitate Ospitalea (Madril)
    • La Fe Unibertsitate Ospitalea (Valentzia)