Biosistemak (lehen Kronikgune) Osasun Sailarekin eta BIOEFekin batera parte hartzen du Etorkizuneko Osasun Sistemak Eraldatzeko Europako Ikerketa Lankidetza Europarrean, «Transforming Health and Care Systems».
Etorkizuneko Osasun Sistemak Eraldatzeko Europako Lankidetzak, Horizonte Europak kofinantzatuta, osasun- eta laguntza-sistemetarako trantsizioa bermatu nahi du, pertsonengan oinarritutako ikerketa eta berrikuntza jasangarriago, erresiliente eta kalitate handikoagoen bidez. Europako osasun- eta laguntza-sistemek konponbide berritzaile, harmonizatu eta koordinatuak behar dituzten funtsezko erronka komunei egin behar diete aurre. Premisa horretatik abiatuta, Europako Batzordeak Osasun eta Laguntza Sistemak [...]