Hipertentsio arterialak edozein arrazoigatiko heriotza tasan eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasan duen inpaktuaren azterketa biztanleria orokorrean. 

Expediente zk.: PI18/00938

Proiektua:  

Hipertentsio arterialak edozein arrazoigatiko heriotza tasan eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasan duen inpaktuaren azterketa biztanleria orokorrean.

Helburua:   

Nagusia:

Azterketa honen helburua da hipertentsio arterialaren diagnostikoak duen inpaktua ebaluatzea edozein arrazoigatiko heriotza tasan eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasan, komunitate esparruan eta gutxienez ere 10 urtetan zehar jarraipena izan duten subjektuekin.

Bigarren mailakoak: 

– Guztizko heriotza tasaren eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasaren arteko aldeak aztertzea, hamar urteko jarraipenaren ondoren, Europako Giden arabera I., II. eta III. graduko hipertentsio arteriala duten subjektuen artean.

– Arteria presioaren gaineko datuen kontrol mailaren inpaktua aztertzea guztizko heriotza tasan eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasan.

– Hainbat faktorek guztizko heriotza tasan eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasan duten inpaktua aztertzea hipertentsio arteriala duten pazienteengan (kontrol mailaren arabera doitua):

o Komorbilitatea: hau da, hipertentsio arteriala diagnostikatzeko momentuan diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, obesitatea, tabakismoa edo xede organoko aurretiazko kaltea izatea.

o Tratamenduan erabilitako farmakoen familia: IECA, ARA2, diuretikoak, kaltzioaren antagonistak, beta-blokeatzaileak, alfa-blokeatzaileak edo hauen konbinazioak.

o Maila sozioekonomikoa (osasun zentroaren pribazio indizearen arabera neurtua).

– Osasun zerbitzuen erabileraren (medikuari eta erizainari burututako bisita kopuruaren eta osasun zentroan urtean zehar pazienteari eskainitako denboraren arabera neurtua) eta guztizko heriotza tasaren eta jatorri kardiobaskularreko heriotza tasaren arteko lotura aztertzea, hipertentsioa duten pazienteengan.

– Gertakari kardiobaskularren tasaren aldeak aztertzea (giltzurruneko gaixotasun kronikoa, kardiopatia iskemikoa, gaixotasun zerebrobaskularra, gaixotasun arterial periferikoa) Europako Giden arabera I., II. eta III. graduko hipertentsio arteriala duten subjektuen artean.

Metodologia:

Diseinua: 

Zentro anitzetako kohorte erretrospektiboen ikerketa. Esposizio kohortea definituko da 2005/2006 urteetan hipertentsio arterial (HTA) ez sekundarioaren “de novo” diagnostikoa izan zuten 18 urtetik gorako subjektuen arabera. Esposiziorik gabekoen kohortea osatuko da garai berean HTA diagnostikorik izan ez duen subjektu bat barne hartuta esposizioa izan duen subjektu bakoitzeko.

Subjektu hauek parekatuko dira osasun zentroaren, adinaren (bizitzaren hamarkada bera) eta ikerketan sartzeko momentuan diabetesa (DM) edo gaixotasun kardiobaskularra (giltzurruneko gaixotasun kronikoa, istripu zerebrobaskular akutua, kardiopatia iskemikoa edo gaixotasun arterial periferikoa) izatearen arabera. Jarraipen epea luzatu egingo da azken bisitara arte edo heriotza edo galerara arte, beraz, ikerketan sartu zen azken subjektuarentzat, gehienezko behaketa epea gutxienez ere 12 urtekoa izango da.

Eremua:  

Kohorteak hiru autonomia erkidegotako osasun zentro guztietatik eratorriko dira: Madril, Euskadi eta Kanariak.


Erakunde Finantzatzailea:  

Proiektu hau Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat” gatik batera dinantzatua dago.

Emandako zenbatekoa: 41.908,35 €