• IZENA: ENGAGED

  • IZEN OSOA: Network Group for AGEing well and its Deployment

  • DEIALDIA: ICT PSP-2012-6

  • IRAUPENA: 2013ko apirila – 2015eko maiatza

Izaera desberdineko eta Europako hainbat herrialdetik etorritako bazkideekin ikasteko komunitate bat sortzea, zahartze aktibo eta osasuntsuari, eta teknologia hobeto erabiltzeari zuzendutako zerbitzu berritzaileak eta iraunkorrak sustatzeko.

Eratutako komunitatea esperientziak hartu eta ematean eta EIP-AHA programaren Ekintza Planen helburuekin bat datozen esku-hartze espezifikoak hedatzeko bideak zehaztean oinarrituko da.

Zahartze aktibo eta osasuntsuari, eta teknologia hobeto erabiltzeari zuzendutako zerbitzu berritzaileak eta iraunkorrak sustatzea.

Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 24 hileetan zehar.

  • 1: Koordinazioa (1 hilea – 24 hilea).
  • 2: Komunitatearen sorrera (1 hilea – 14 hilea).
  • 3: Tailerrak (1 hilea – 24 hilea).
  • 4: Ibilbide-orria (1 hilea – 14 hilea).
  • 5: Sakabanatzea (1 hilea – 24 hilea).
  • Kolaboratzaile aktiboen komunitate aitzindari bat sortzea, zeinaren interesak eta konpromisoak zahartze aktibo eta osasuntsuko zerbitzuak nola hedatu besteekin partekatzean oinarritzen diren.
  • Bazkideak, proiektuak eta soluzio berritzaileak identifikatu eta multzokatzea EIP-AHA programaren hiru oinarrien inguruan, ekintza komunak errazago identifikatzeko.
  • Beste ekimen interesgarriekin harreman estuak sortzea gerta daitezkeen sinergiei ahalik eta modurik onenean onura ateratzeko.
  • Elkarrekin teknologia hobeto erabiltzea dakarten soluzio berritzaileen hedapenarekin lotutako gaiei buruz ikasteko hainbat bilera egitea adostea.
  • Epe luzean elkarrekin lan egiteko eredua zehaztea.
  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: KronikguneZahartze Aktiboko eta Osasuntsurako Europar Garapenerako Lankidetzan eta, besteak beste, Coral (www.coral-europa.eu) sarean Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, proiektuaren tailerretan, urrutiko konferentzietan eta entregatu behar diren materialak prestatzen hartzen du parte.
  • Koordinazioa: Lucia Prieto Remón, Joana Mora Amengual, Esteban de Manuel Keenoy.