• IZENA: ADVANTAGE

  • IZENA OSOA: Managing Frailty. A comprehensive approach to promote a disability-free advanced age in Europe: the ADVANTAGE initiative

  • PROIEKTUAREN DEIALDIA: Hauskortasunaren Prebentziorako Europako Baterako Ekintza (“Joint Action on Frailty Prevention”) 2014-2020 Europako Hirugarren Osasun Ekintza Programaren barne dago.

  • PROIEKTUAREN ZENBAKIA: 724099

  • WEB ORRIA: www.advantageja.eu

  • NEWSLETERRA: Deskargatu ezazu newsletterra erderaz, hemen klikatuz.

  • PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: Fundación para la Investigación Biomédica del Hospital de Getafe (FIBHUG)

Datozen hamarkadetan zehar Europako biztanlerian aldaketa handi bat espero da, adineko pertsonen proportzioaren areagotze nabarmenarekin. Aldaketa demografiko honek osasun-zaintzen eta arreta sozialaren alorreko zerbitzuen eskariak gora egingo du, gaixotasun kronikoen, hauskortasunaren, desgaitasunen eta adin aurreratuaren kargaren ondorioz, eta guzti horiek funtsezko lehentasuna dira Europar Batasunarentzat (EB) eta bere Estatu Kideentzat (EK).

ADVANTAGE proiektuaren helburua da EKek hauskorrak diren edo hauskortasuna garatzeko arriskuan dauden EBko adinekoen kudeaketaren planteamendu erkide bat ezartzeko beharko duten hauskortasunaren inguruko elkar-ulertzea eraikitzea. Hauskortasunaren eta horren kudeaketaren oinarrizko osagaiak identifikatuz beharrezko aldaketak bultzatu beharko dira Osasun eta Gizarte Sistemen antolaketa eta inplementazioan, esparru erkide baten barnean hauskortasunari aurre egitea ahalbidetzen duten arreta-ereduak ezartzeko xedearekin, EK bakoitzaren profil sanitario zehatza errespetatuz.

Halaber, proiektu honek balioko du hauskortasunaren eta horren kudeaketaren osagaien egungo egoera laburbiltzeko, bai banakoen ikuspuntutik eta baita biztanleriaren ikuspuntutik ere; EBko adinekoen hauskortasuna kudeatzeko programen garapenaren inguruko informazioa bilduko du; eta azkenik eta emaitza nagusi gisa, hauskortasunari aurre egiteko Europako eredu erkide bat proposatuko du, bereziki nabarmenduz hauskortasunaren, desgaitasunaren eta erikortasun anitzaren inguruko diagnostikoa, zaintza eta hezkuntza hobetzeko estrategien garapena.

Proiektuaren helburu nagusia da osasunaren eta gizarte-laguntzaren alorreko zerbitzuetan “hauskortasunaren prebentziorako kudeaketa” kontzeptua garatzea, betiere adostasuna bilatuz EK guztiek erabili ahalko duten hauskortasunaren inguruko elkar-ulertze bat eraikitze aldera. Honekin lortu nahi dena da hauskorrak diren edo hauskortasuna garatzeko arriskuan dauden EBko adinekoen kudeaketa erkide baterako planteamendua.

Hauskorrak diren edo hauskortasuna, desgaitasuna eta erikortasun anitza garatzeko arriskuan dauden adineko pertsonak.

Orokorrean, hiru fase nagusi aurreikusi dira, Baterako Ekintzaren hiru helburuekin bat etorriz.

  • Lehenengo fasea (H1etik H12ra): aurrekarien inguruko informazioa biltzea, analisi eta eztabaida arrazionala eta atariko dokumentuen informazioan oinarritutako idazketa.
  • Bigarren fasea (H13tik H24ra): hauskortasuna prebenitzeko planteamenduari buruzko zirriborroa garatzea eta probatzea (FPA dokumentua).
  • Hirugarren fasea (H25tik H36ra): amaierako dokumentuen idazketa, amaierako dokumentuak EK parte-hartzaileen artean eztabaidatzea eta amaierako esparruaren eta FPArako ibilbide-orriaren idazketa.

advantage-proyecto-investigacion-kronikgune-metodologia

Honela, proiektuan egingo den lana bi sortatan banatu da: Proiektuak 36 hile iraungo ditu

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 2: Komunikazioa, Ezaguera eta Sakabanatzea (1 hilea – 36 hilea)
  • 3: Proiektuaren ebaluazioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 4: Hauskortasuna ezagutzea banakoen ikuspuntutik (1 hilea – 36 hilea)
  • 5: Hauskortasuna ezagutzea biztanleriaren ikuspuntutik (1 hilea – 36 hilea)
  • 6: Hauskortasuna kudeatzea banakoen ikuspuntutik (1 hilea – 36 hilea)
  • 7: Hauskortasuna prebenitzeko edo atzeratzeko eta herritarrak hauskortasunarekin ongi bizi ahal izateko arreta-ereduak (1 hilea – 36 hilea)
  • 8: Hauskortasunari buruzko ezaguera zabaldu eta areagotzea hauskortasunaren inguruko politika berritzaile bat sustatzeko (1 hilea – 36 hilea)

ADVANTAGE proiektuak desgaitasuna eta mendekotasuna murrizten lagunduko du eta gaixotasun kronikoen kargaren areagotzearen ondoriozko osasun-eskariak hazten jarraitzea ekidingo du.

Halaber, adinekoen beharrei erantzun eraginkorrago bat ematea ahalbidetuko du zaintzen alorrean, genero-ikuspegia kontuan hartuta, arretaren plangintza eta koordinazioa hobetzeari esker, antolamendu-planteamendu berritzaileei esker eta arreta profesionalaren eta informalaren arteko lankidetza hobetzeari esker, autokudeaketarako laguntza barne hartuta.

Kronikguneren betekizuna proiektuan: Kronikgune izango da 2. lan-sortaren (WP2) “Ezaguera” lanaren arduraduna, eta helburu izango ditu hauskortasunaren eta desgaitasunaren erronkari buruzko informazioa zabaltzea eta hauskortasunaren prebentzioa eta kudeaketa ezagutzera ematea eta sustatzea. Halaber, 4. lan-sortarekin (WP4) lotutako lanetan ere parte hartuko du. Era berean, “Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT)” lana zuzenduko du 6. lan-sortaren barrenean, jardunbide klinikoan hauskortasuna prebenitu, hauteman, diagnostikatu, tratatu eta/edo kontrolatzeko momentu honetan dauden IKT tresnak eta aplikazioak aztertzeko xedearekin. Azkenik, 7. lan-sortan, “Ezarritako arreta integratuko ereduen analisia eta irakaspenak” lanaren arduraduna izango da, arreta integratuko ereduak nola inplementatzen ari diren aztertzeko eta esku-hartze horien efektuak ebaluatzeko.

Osakidetzaren betekizuna proiektuan: Osakidetzak proiektu honetan parte hartuko du Kronikguneri lotutako erakunde gisa eta, ondorioz, Kronikguneri egokitutako lan beretan parte hartuko du.

  • Koordinatzailea: Olatz Albaina Bacaicoa; DAnika Schepis; Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Ebaluazioa: Antonio de Blas; Marbella Garcia; Javier Mar; Mari Luz Peña; Mari Carmen Rodriguez; Arantza Uranga; Itziar Vergara; Jon Zugazagoitia.