• IZENA: CHRODIS-PLUS

  • IZEN OSOA: Gaixotasun kronikoen Praktika Onen inplementazioa.

  • DEIALDIA: HP-JA-2016: Joint Action on Chronic diseases

  • PROIEKTUAREN ZK: 761307

  • WEB ORRIA: www.chrodis.eu

  • PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: INSTITUTO DE SALUD CARLOS III (ISCIII), ESPAÑA

  • IRAUPENA: 

CHRODIS-PLUS Europako Estatu kideei CHRODIS Baterako Ekintzan identifikatutako naziotik haratagoko ekimenen bitartez gaixotasun kronikoen karga murriztu eta osasun sistemen jasangarritasuna eta osasun sistemei erantzuteko ahalmena ziurtatzeko laguntza emateko xedea duen baterako ekintza da.

Europako 18 estatu kideetako (Norvegia, Serbia eta Islandia ere barne) 42 erakundek eratzen duten partzuergoak bultzatzen du ekimen hau.

Proiektuarekin, Europako eskualderen batean edo inguruko beste eskualde batean eraginkorrak izan diren praktika onen transferentzia sustatuko da.

2017 eta 2020 bitartean, nazio mailako 14 politika eta Europa mailako beste bi aztertuko dira gaixotasun kronikoei aurre egiteko osasun sistemak hobetzeko erabakiak hartzeko unean arduradunen kontzientziazioa areagotzeko xedearekin. Horrez gain, 22 esku-hartze berritzaile inplementatuko dira CHRODIS Baterako Ekintzan edo nazioko planetan abiarazitako hainbat politika, estrategia eta esperientziatan oinarrituta, zeinak hurrengo zutabeak dituzten oinarri:

  • Osasunaren sustapena eta prebentzio primarioa
  • Gaixo kroniko konplexuentzat arreta integratuko ereduak
  • Gaixotasun kronikoko gaixoen arretaren kalitatearen hobekuntza
  • Informazioko eta Komunikazioko Teknologia Berrietan (IKT) oinarritutako ahalduntzea
  • Enplegua eta gaixotasun kronikoak.
  1. Estatu Kideei gaixotasun kronikoak eta erikortasun anitzaren karga murrizteko politika eta praktika berritzaileak barneratzen laguntzea.
  2. Osasuna sustatzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta gaixotasun kronikoen zaintzarako praktika berritzaileak naziotik haratago inplementatzeko Europar elkarlanaren balio erantsia demostratzea, sektoreen arteko jardueretan gehienbat.
  3. Tresna eta aholku politikoak garatzea gaixotasun kronikoen eta enpleguaren arteko harremana hobetzeko.

Proiektuaren hurrengo 36 hileetan egingo den lana hainbat sortatan banatu da:

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 2: Sakabanatzea (1 hilea – 36 hilea)
  • 3: Ebaluazioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 4: Nazioko politiketan barneratzea eta jasangarritasuna (1 hilea – 36 hilea)
  • 5: Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa (1 hilea – 36 hilea)
  • 6: Arreta integratuko ereduaren pilotajea erikortasun anitzerako (1 hilea – 36 hilea)
  • 7: Kalitatearen sustapena gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen arretan (1 hilea – 36 hilea)
  • 8: Enplegua eta gaixotasun kronikoak: osasuna sektore guztietan (1 hilea – 36 hilea)

Bi arlotan espero dira Baterako Ekintza honen emaitzak:

Osasun arazoekin lotutako emaitzak

Baliozko esku-hartze transferigarrien edo inplementa daitezkeen laginen naziotik haratagoko informazioa lortzen saiatuko da denbora-tarte nahiko laburrean. Esku-hartzeetan, gaixotasun kronikoak edo haien konplikazioak agertzea atzeratzen lagun ditzaketen jarduerei emango zaie lehentasuna, gaixoen bizitza luzatu eta haien bizi-kalitatea hobetze aldera.

Osasun sistemekin lotutako emaitzak

Osasun hornitzaileen partaidetza hobetu nahi da osasunaren sustapenari eta gaixotasunaren prebentzioari, berdintasun eta sistemen efizientziari dagokienez.

22 esku-hartzeen inplementaziorako estrategia komun baten diseinuaren arduraduna da. Horretarako, esku-hartzeak errazteko, inplementatzen laguntzeko eta jasangarriak izateko hainbat metodo eta teknika aurkeztearen erabiliko dira. Eta hainbat herrialdetako estratifikazioko estrategiak eta erremintak identifikatzen ere lagunduko dute.

  • Koordinatzailea: Jon Txarramiendieta Suarez; Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy. 
  • Parte-hartzaileak: Igor Zabala Rementeria