Europako Proiektu eta Ekimenak

JADECARE
Soluzio digitalen bidez pertsonan zentratutako arreta integralaren inplementazioa abordatzea. Ekintza bateratuan lau jardunbide egoki transferituko dira Europako 23 osasun-testuingurutara.

ADLIFE
Proiektuaren helburu nagusia gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pazienteei arreta pertsonalizatua eta koordinatua eskaintzea, arreta pertsonalizatuko planen bitartez.

UPRIGHT
Nerabeei, familiei, hezkuntzako profesionalei eta ikastetxeei zuzendutako europako bost herrialde implementatuko den erresilientziako programaren kodiseinua.

Gatekeeper
Helburu nagusia da arauetan oinarritutako esparru ireki eta seguru bat eskaintzea agenteei, interakzioan aritu ahal izateko, eta konponbide digitalak sortzea esku-hartze pertsonalizatuak goiz detektatzeko eta garatzeko.

C3Cloud
Proiektuan jarduerak koordinatzen dituen eta hiritarrei erabakiak hartzen laguntzen duen IKT plataforma garatu nahi da, era berean gaitz anitzeko gaixoei eta haien zaintzailei arreta errazten lagunduko duena.

Scirocco Exchange
Scirocco Exchange-en helburu nagusia, osasun-agintariei eta gizarte-laguntzakoei arreta integratua hartzen eta helarazten laguntzea da. Jakintzen transferentzia pertsonalizatua eta arreta integratuan hobekuntzak planifikatzea sustatuko dira.

Young50
YOUNG50ek Italian ezarritako CARDIO 50 jardunbide egokia, 50 urtetik gorako biztanleriaren artean arrisku kardiobaskularra detektatzeko programa, Europako hainbat hiritara helarazi nahi du.

CHRODIS-Plus
Gaixotasun kronikoen karga txikiagotzeko, eta jasangarritasuna ziurtatzeko ekimen transnazionaletako eta osasun-sistemen erantzunaren ahalmeneko inplementazioa.

EIP on AHA
Elkarte honen xedea, zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatzea da, zerbitzu eta produktuen inguruko berrikuntza erronkak bilatuaz, eta lurraldeen arteko ezaguera trukea bultzatuaz.

Reference Site
“Reference Site“-ak zahartze aktibo eta osasuntsurako jardunbide berritzaileak garatu, hartu eta eskala jakin batean egokitzeko ikuspegi osoa eta berritzailea ezartzen duten eskualdeak, hiriak, erakundeak edo ospitaleak dira.