Young50

/Young50
Young502019-12-13T10:47:52+00:00

Izena: YOUNG50 

Izen osoa: YOUNG50 #Stay Healthy – Cardiovascular Risk Prevention

Proiektuaren deialdia: Hirugarren Osasun Programa

Proiektuaren zenbakia: 847130

Deialdia: HP-PJ-02-2018

Iraupena: 36 hilabete (2019ko maiatzak – 2022ko apirilak)

Web orria: https://www.young50.eu/

Proiektuaren koordinazioa: Azienda ULSS 6 EUGANEA (Padova, Italia)

Deskribapena:

Gaixotasun kardiobaskularrak Europar Batasuneko heriotza-kausa nagusietako bat dira, eta urtean 1,8 milioi heriotza baino gehiago eragiten dituzte, baita bizitza-urte potentzialen galera handia ere. Ebidentzia zientifikoak indartu egin du esku-hartze prebentiboen garrantzia gaixotasun kardiobaskularren agerpena prebenitzeko edo atzeratzeko, bizitzeko era osasungarriei jarraituta; bereziki, dieta egokia izatea, jarduera fisiko erregularrak egitea eta tabakismoa desagerraraztea.

YOUNG50ek Italian ezarritako CARDIO 50 jardunbide egokia Europako hainbat hiritara helarazi nahi du. CARDIO 50 arrisku kardiobaskularra detektatzeko programa bat da, 50 urtetik gorako biztanleriaren artean. CARDIO 50en helburuak honakoak dira: 1) bizitzeko era desegokia duten pertsonak identifikatzea eta hipertentsio, hipergluzemia eta hiperkolesterolemia kasu berriak detektatzea; 2) pertsona osasuntsuen artean arrisku-faktoreak aldatzen edo murrizten laguntzeko asistentzia-eredu integratu bat aktibatzea, eta osasuntsu ez dauden pertsonen bizitzeko era aldatzera bideratutako esku-hartzeak sustatzea; 3) gaixotasun kardiobaskularren arriskuari buruzko ezagutza eta honen pertzepzioa areagotzea, biztanleria guztiaren artean.

Proiektuaren helburu orokorra:

YOUNG50en helburu nagusia gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa sustatzea da, Italiako CARDIO 50 baheketa-eredua Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara eramanez. Jardunbide egoki hau biztanleriaren sektore guztietan gehieneko jasangarritasuna eta aplikagarritasuna bermatuz transferituko da, eta emaitza onenak izateko, hedatzen den herrialde guztietara egokituko da. 

Proiektuaren helburu espezifikoak:

  • CARDIO 50 baheketa-eredua proiektuan parte hartzen duten Estatu kideetara egokitzea eta esportatzea: Lituania, Errumania eta Luxenburgo.
  • Bizitzeko erak aldatuz, gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktoreak murriztea.
  • CARDIO 50 eredua hobetzea, gehieneko errendimendua, jasangarritasuna eta sakabanatzea lortu ahal izateko.

Lanaren metodologia: Lan-sortatan banatua dago – 32 hiletan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1. hilea – 36. hilea)
  • 2: Sakabanatzea eta erabilera (1. hilea – 36. hilea)
  • 3: Proiektuaren ebaluazioa (1. hilea – 36. hilea)
  • 4: Egoeraren analisia, bideragarritasunaren eta beharren ebaluazioa, eta ezarpenerako ekintza-planen definizioa (1. hilea – 9. hilea)
  • 5: CARDIO 50 ereduaren prozedurak eta materialak egokitzea eta YOUNG50 tresna sustatzea (1. hilea – 17. hilea)
  • 6: CARDIO 50 eredua beste herrialde batzuetan ezartzea eta prebentziozko esku-hartzea (6. hilea – 36. hilea)
  • 7: Jarraipena eta gomendioak (24. hilea – 36. hilea)

Espero diren emaitzak:

  • Europako hainbat herrialderen artean Jardunbide Egokiak partekatzea.
  • Hainbat ekimen, programa, jarduera eta hezkuntza-material identifikatzea, aztertzea eta proiektuan txertatzea.
  • Bizitzeko era osasuntsuak sustatzea eta gaixotasun kardiobaskularrak saihestea, sareak eta elkarteak sortuz eta gobernuko nahiz gobernuz kanpoko erakunde profesionalekiko elkarlana bultzatuz.
  • Programa ezartzea, bizitzeko era osasuntsuago bat hartzeko aukerak areagotzeko, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko eta ongizatea lortzeko.
  • Proiektuan parte hartzen duten 50 urtetik gorako pertsonen bizitzeko eren berri izatea eta gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktore biologikoak zeintzuk diren ezagutzea, baita proiektuaren emaitzak ebaluatzea ere, zeinak etorkizunean arlo honetako hezkuntza eta politika neurrien garapena zuzenduko dituen.
  • Emaitzak hedatzea, batzar zientifikoetan aurkeztuz eta aldizkari espezializatuetan argitaratuz.

Kronikguneren betekizuna proiektuan:

Kronikgune «Egoeraren analisia, bideragarritasunaren eta beharren ebaluazioa, eta ezarpenerako ekintza-planen definizioa» laugarren lan-sortaren arduraduna da. Honako zereginak izango ditu:

– Gaur egungo egoera deskribatzea, epidemiologiaren testuinguruari eta osasun kardiobaskularraren sustapenari dagokionez, eta prebentzio-jarduerak, CARDIO 50 jardunbide egokia ezarriko den hiru herrialdeetan: Lituania, Errumania eta Luxenburgo.

CARDIO 50en ezaugarri nagusiak identifikatzea, YOUNG50en lortu nahi diren emaitzak izateko ezinbestekoak direnak.

– Herrialde pilotu bakoitzeko YOUNG50 eredu egokitua definitzea, Ekintza-plana burutzea eta programaren hedapena eta monitorizazioa ahalbidetuko duten adierazleak definitzea. Tokiko prebentzio-programak nola hedatu eta gainbegiratuko diren.

Halaber, «CARDIO 50 eredua beste herrialde batzuetan ezartzea eta prebentziozko esku-hartzea» seigarren lan-sortako 6.1 «CARDIO 50 jardunbide egokia transferitzeko eta ezartzeko prestatzea» zeregina zuzenduko du, baita zazpigarren lan-sortako 7.2 «Epe laburrerako inpaktua aztertzea» zeregina ere.

Ikertzaileen taldea:

  • Koordinatzailea: Olatz Albaina Bacaicoa; Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.