Xedea eta Ikuspegia

//Xedea eta Ikuspegia
Xedea eta Ikuspegia2017-11-27T15:53:41+00:00

Kronikguneren xedea osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen antolaketaren eta kudeaketaren alorrean ikerketak egitea da. Osasun-arloan eskumenak dituen sailaren politikekin bat egiten du, osasun-sistemaren eraldaketa eta egokitze etengabea xede dutenak, hartara, zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren ondoriozko erronkei aurre egiteko, pertsonak sistemaren erdian mantenduz.

Hori lortzeko, elkarteak jarduera konkretu hauek egiten ditu:

  • Zerbitzu soziosanitarioetan eta osasun-zerbitzuetan ikerkuntza garatzea eta sustatzea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren gaitasunak aprobetxatuz, eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren alorrean inplikatutako beste sektore eta eragile batzuekiko lotura erraztuz.
  • Osasun-zerbitzuetan egindako ikerketen bidez, aipatutako alorretan osasun-sistemaren politikak eta programak zientifikoki oinarritzea. Ikerkuntza aplikatua eta translazionala nabarmentzea, balio ekonomikoa eta soziala sortzera bideratuta.
  • Ikerketaren emaitzak zabaldu eta aplikatzea, ahal dela, ikerkuntza aplikatuaren sustapenari lehentasuna emanez eta horiek praktika klinikora eta osasun-kudeaketara eramanez, bai eta, kasuan kasu, osasun-publikoko programetara eta gizarte-berrikuntzara ere.
  • Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea Euskadin balio soziala eta ekonomikoa sortzen laguntzeko.
  • Euskadi nahiz osasun-sistema nazioartean erreferente izaten laguntzea, elkartearen ardurazkoak diren alorretan.

 

Kronikguneren ikuspegia, planteamendu funtzionalei dagokienez, epe ertainean bikaintasun zientifikoko ikerkuntza zentroa bilakatu eta ondorengo ezaugarriak izatea da:

  • Kronizitatean eta osasun zerbitzuetan zentratua.
  • Laborategi gisa Euskal Osasun Sistema erabiltzea.
  • Nazioarteko erreferente izatea, ekintzako ikerkuntza-proiektuetan eta -metodologietan eta goi mailako ikerkuntza zientifikoetan.
  • Osasun zerbitzuetako ikertzaileen “topagune” izatea, eta sisteman aldaketak eragiten dituzten ikertzaileen, osasun arretaren plangintzaren eta kudeaketaren arduradunen, osasun publikoko ikertzaileen eta politika sanitarioen arduradunen arteko hartu-emanak burutzeko lekua bihurtzea.