Andaluziaren ordezkaritza bat Euskadin izan da arreta soziosanitarioaren inguruko esparru politikoa eta esperientziak ezagutzeko

By |2020-01-16T11:24:54+01:0014 December 2019|

Lankidetza hori oso lagungarria izan da zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloko konponbide berritzaileen inguruko ezagutza eskualdeen artean transferitzeko. 2019an, Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Arloko Berrikuntzarako Europako Elkarteak (ingelesez, EIP on AHA) erreferentziako toki («Reference Site») izendatu du Euskadi, lau izarrekin, eta «Bikaintasun-ziurtagiria» eman dio. Europako Batzordeak nabarmendu du Euskadik lan handia egin duela zahartze aktibo [...]