Biosistemak

Europako Gatekeeper proiektua: Europan nagusi diren gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko irtenbide teknologikoak

By |2021-10-18T06:44:53+01:0018 October 2021|

Proiektu hori Horizon 2020 programaren esparruan garatzen da, eta Europako Batzordeak sustatu eta finantzatzen du. Gatekeeperren helburu nagusia da teknologia berrien potentzial guztia aprobetxatzea, hala nola Gauzen Internet, Adimen Artifiziala eta Big Data, Europan ohikoenak diren gaixotasun kronikoei lotutako osasun-zerbitzuak hobetzeko. 46 erakundek parte hartzen dute proiektuan, horien artean ospitaleak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa handiak, [...]

ADLIFE proiektu europarrak pazientea ardatz duten osasun-emaitzen aldeko apustua egiten du

By |2021-06-10T10:39:31+01:0010 June 2021|

Osasun-sistemak eraldatzen ari dira, eta arreta integratuagoa eta pertsonarengan zentratua ari dira ematen, ahalduntzea, eta erabakiak elkarrekin hartzeren bidez. Osasun-sistemak balioan oinarritutako arretaren ikuspegi berria inplementatzen hasi dira. Osasun-zerbitzuen ebaluazioa ez da emandako zerbitzuen neurketan oinarritu behar, baizik eta lortzen dituzten emaitzetan, non kontuan hartzen baita emaitzak garrantzitsuak direla zerbitzuak jasotzen dituzten pazienteentzat. Testuinguru horretan, [...]

Kronikgunek, Biocruces Bizkaia eta Osakidetzarekin batera, “Etorkizunak sortzen, etxean hobeto zahartzeko” tailerra antolatu du, GATEKEEPER proiektuaren esparruan.

By |2021-02-03T15:46:16+01:003 November 2020|

Urriaren 8an online formatuko tailerra egin da, eta euskal osasun-ekosistemako 30 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Zahartze aktibo eta osasungarria zahartzaroan ongizatea lortzea ahalbidetuko duen gaitasun funtzionalaren maila garatzeko eta mantentzeko prozesua da. Gaitasun funtzionaltzat hartzen da bizi-une jakin batean bere buruarentzat garrantzitsutzat jotzen duena izatea eta egitea ahalbidetzen dioten pertsona baten gaitasunen multzoa. [...]

Europako Gatekeeper proiektuaren bigarren osoko biltzarra

By |2020-09-03T08:15:24+01:0028 July 2020|

Biltzarra maiatzaren 26an eta 27an egin da, online, COVID-19aren ondorioz europar herrialdeetan ezarritako desplazamendurako murrizketak direla eta.  Gatekeeper-ek plataforma irekia sortu nahi du, estandarretan oinarrituta, elkarrekiko eragingarria eta segurua irtenbide berritzaileak eta osasun digitaleko zerbitzu anitz eskaintzeko, gaixotasunen identifikazio goiztiarra identifikatu eta gaixotasunak hobeto tratatzeko. Helburua adin nagusikoei bizitza independentea eta osasuntsuagoa ziurtatzea da. Teknologia [...]

YOUNG50 proiektu europarraren bigarren batzar nagusia

By |2020-05-15T10:19:14+01:0030 April 2020|

Bilbon egitekoa zen, baina, COVID-19ak Europa osoan joan-etorriak mugatzera behartu duenez, telekonferentzia bidez egin da, apirilaren 2an.  YOUNG50 proiektuak gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa sustatu nahi du, eta 50 urtetik gorako biztanleriaren artean arrisku kardiobaskularra detektatu. Proiektuaren testuinguruan, CARDIO 50 baheketa-eredu italiarra Europako hiru herrialdetara (Lituania, Errumania eta Luxenburgo) eramateko lanean ari dira. CARDIO 50 proiektuaren bidez, [...]

Bilbok UPRIGHT proiektuaren laugarren osoko biltzarra jaso du

By |2020-03-16T12:10:08+01:0016 March 2020|

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) , Kronikguneren egoitzak, proiektuko bederatzi bazkideen arteko topaketa jaso du otsailaren 4an eta 5ean. Batzarrak balio izan du azken hilabeteotako lan eta mugarriak berrikusteko eta pilotu bakoitzak esku-hartzearekin bizitzen ari den esperientzia partekatzeko. UPRIGHT proiektuak («Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for [...]

Kronikgune celebra el primer FORO UPRIGHT de Euskadi para hacer una puesta en común de la intervención

By |2020-02-12T12:20:22+01:0027 January 2020|

El evento se ha celebrado el 16 de enero del 2020 en el Berritzegune Gasteiz. La primera sesión del foro se ha celebrado con el objetivo de reunir a los participantes en el proyecto e informarles sobre todas las actividades llevadas a cabo en Euskadi relacionadas con la intervención. El FORO UPRIGHT ha congregado a [...]

YOUNG50 proiektu europarrak lehenengo batzar nagusia egin du

By |2020-01-16T12:23:27+01:0019 November 2019|

Azaroaren 6an eta 7an izan da bilera, Paduan (Italia). YOUNG50 Europar Batasunaren Hirugarren Osasun Programak finantzatutako proiektu bat da. Italian ezarritako CARDIO50 prebentzioko jardunbide egokia Lituaniara, Errumaniara eta Luxenburgora zabaldu nahi du. 2019aren hasieran jarri zen martxan azterlana, eta sei bazkide ditu: Azienda ULSS 6 Euganea (Italia), Azienda ULSS 4 Veneto Orientale (Italia), Ministere de [...]

UPRIGHT proiektua psikologia positiboko munduko IPPA biltzarrean aurkeztu da

By |2020-01-16T14:56:40+01:008 August 2019|

Uztailaren 19tik 21era izan da seigarren edizioa, Melbourneko (Australia) Biltzar eta Erakusketa Jauregian. Munduko biltzar hori oso garrantzitsua da psikologia eta hezkuntza positiboaren arloan, eta, oraingoan, "Nexus” (alegia, lotura) izan da gai nagusia. Haren programa zientifikoa UPRIGHT proiektuarekin bat etorrarazi da, eta mundu osoko eskoletako erresilientzian oinarritutako hezkuntza positiboko programa eta jardunbideei buruzko aurkezpenak bildu [...]

UPRIGHT partzuergoak bere hirugarren osoko biltzarra egin du

By |2019-10-02T10:18:24+01:004 July 2019|

Topaketari esker, orain arte egindako lanak aztertu ahal izan dira, eta datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekintzen plan xehatua ezarri. beak Trondheimen (Norvegia), NTNUren egoitzan, egin da UPRIGHT proiektu europarraren hirugarren batzar nagusia. NTNU Partzuergoaren zazpi bazkideetako bat da. Ekainaren 25ean eta 26an, orain arte burututako zereginak eta izandako gertaera garrantzitsuak laburbildu dira, baita hurrengo urratsak [...]