Biosistemak

Kronikgunek, GETECCU, IQVIA eta Vifor Pharmarekin batera, EIIMPROVE proiektua koordinatu dute Espainiako 12 ospitaletan

By |2021-04-21T08:41:11+01:0021 April 2021|

Hesteetako hanturazko gaixotasuna duten pazienteei zuzendutako EIIMPROVE proiektuari esker, neurketa-sistemak ezarri ahal izango dira, prozesu edo baldintza klinikoen inguruko asistentzia-praktika antolatu ahal izango da, eta paziente bakoitzeko kostuak kalkulatu ahal izango dira. Kalkuluen arabera, Espainian 84.000 eta 120.000 pertsona artean daude Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren (HHI) patologiaren eraginpean, eta horien diagnostikoaren batez bestekoa 30 urte ingurukoa [...]

Bilbok UPRIGHT proiektuaren laugarren osoko biltzarra jaso du

By |2020-03-16T12:10:08+01:0016 March 2020|

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) , Kronikguneren egoitzak, proiektuko bederatzi bazkideen arteko topaketa jaso du otsailaren 4an eta 5ean. Batzarrak balio izan du azken hilabeteotako lan eta mugarriak berrikusteko eta pilotu bakoitzak esku-hartzearekin bizitzen ari den esperientzia partekatzeko. UPRIGHT proiektuak («Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for [...]

Abian da UPRIGHT europar proiektuaren esku-hartzea Euskadin

By |2018-12-19T10:02:23+01:0019 December 2018|

Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatuta, UPRIGHT proiektua, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” delakoa, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta. Izan ere, bizitzaren etapa honetan osasun mentaleko arazoak eta jarrera arriskutsuak gara ditzaketen faktore anitzak aurki ditzakete. UPRIGHT ikastetxea, irakasleak, nerabeak eta [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Osakidetzak Go Health Awards 2018 saria jaso du Carewell proiektuagatik

By |2018-01-23T12:17:31+01:0023 January 2018|

Gaitz anitzeko pazienteentzako arreta integratuko eredua, kronikotasuna ikertzen duen Kronikgune zentroak Europa mailan zuzendu duen Carewell proiektuaren barruan taxutu da. 2018ko urtarrilaren 18an, “Go Health Awards” sariak antolatu dira lehen aldiz, ICON Group-ek, San Pablo CEU Unibertsitateak eta PM Farma-k sustatuta. Ekitaldia Madrilgo Montepríncipeko San Pablo CEU Unibertsitateko instalazioan egin zen, eta horretara osasun-sektoreko pertsona [...]

C3-Cloud proiektuaren lehenengo berrikusketa Europar Batzordearekin

By |2018-01-10T17:05:50+01:0010 January 2018|

Berrikusketa horretan proiektuaren lehenengo 18 hileetan egindako lana ebaluatu zen, zer hobetu aztertu zen eta hurrengo hileotan egingo diren ekintzak zehaztu ziren. Iragan abenduaren 8an, C3-Cloud partzuergoaren bazkideak Bruselara hurbildu ziren Europar Batzordearekin proiektuaren lehenengo berrikusketa egiteko. Egun arte lortu dena aztertzea, lanak burutzeko orduan identifikatutako arriskuak eta alderdi kritikoak partekatzea eta proiektuan zehaztutako lanarekin [...]

UPRIGHT europar proiektua eman diote Kronikguneri

By |2017-12-21T15:38:15+01:0021 December 2017|

Azaroan sinatu da proiektua emateko akordioa, ingelesez “Grant Agreement” deritzona, Europar Batasunarekin. UPRIGHT europar proiektu berria, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers”, 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 48 hile iraungo ditu. Ikerketaren xedea gazteen erresilientzia ahalmena areagotuz buruko osasuna sustatzea eta hezkuntza zentroetan buruko [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+01:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+01:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]