Europako Gatekeeper proiektuaren bigarren osoko biltzarra

By |2020-09-03T08:15:24+01:0028 July 2020|

Biltzarra maiatzaren 26an eta 27an egin da, online, COVID-19aren ondorioz europar herrialdeetan ezarritako desplazamendurako murrizketak direla eta.  Gatekeeper-ek plataforma irekia sortu nahi du, estandarretan oinarrituta, elkarrekiko eragingarria eta segurua irtenbide berritzaileak eta osasun digitaleko zerbitzu anitz eskaintzeko, gaixotasunen identifikazio goiztiarra identifikatu eta gaixotasunak hobeto tratatzeko. Helburua adin nagusikoei bizitza independentea eta osasuntsuagoa ziurtatzea da. Teknologia [...]

Gatekeeper proiektu europarrak lehen tailer teknikoa egin du partzuergoko kideekin

By |2020-04-02T16:36:52+01:0030 March 2020|

Bilera otsailaren 26tik 28ra egin da, Milton Keynesen (Ingalaterra), eta online, COVID19k eragindako lekualdatze-arazoak direla eta, bertaratu ezin izan diren kideentzat. Hainbat saio paralelotan egituratu da tailerra, eta plataformaren garapenarekin, pilotuen diseinuarekin eta Gatekeeper soluzioa merkatuari bultzatzearekin lotutako alderdiak eta gaiak landu dira. Gatekeeper-en helburu nagusia da irtenbide digitalak sortzea adineko pazienteetan diagnostiko goiztiarra egiteko [...]

Euskadi izango da Europako bederatzi herrialderen parte hartzea izango duen gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten adinekoen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko ADLIFE proiektu europarraren burua

By |2020-01-28T10:35:04+01:0028 January 2020|

Kronikgunek koordinatuko du lau urtetan zehar bederatzi Europako herrialdetako 11 kidek osatutako partzuergoa Proiektuari hasiera emateko bilera Bilbon burutu da, urtarrilaren 21ean eta 22an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren presentziarekin eta bederatzi herrialdetako 40 ikertzaile baino gehiagoren parte hartzearekin. Nekane Murgak Euskadik osasun ikerketaren arloan burutzen duen lana azpimarratu du, “adinekoen gaixotasunak ebaluatu eta goiz antzemateko [...]

C3-Cloud proiektuaren V. Osoko Bilkura ospatu da Bonnen

By |2018-12-19T10:15:33+01:0019 December 2018|

Azaroaren 5, 6 eta 7an ospatu zen Bonn-en (Alemania) C3-Cloud patzuergoaren bosgarren osoko bilkura. Topaketa honetan duela gutxi burututako jarduerak berrikusi eta otsailean abiatuko den esku-hartzearekin hasteko beharrezkoak izanik oraindik ere gauzatu ez diren jarduerak hobetu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea da. Frogetan oinarriko diren plan horiek [...]

C3-Cloud proiektuaren laugarren batzar nagusia

By |2018-06-15T10:27:43+01:0024 May 2018|

Istanbulen, Turkia, egin da C3-Cloud partzuergoa osatzen duten 12 kideen laugarren batzar nagusia. Maiatzaren 7tik 9ra proiektuaren garapena berrikusi zen eta hurrengo hileotan C3-Cloud soluzioa europar batasuneko hiru eskualdeetan, Warwickshire Hegoaldean (Erresuma Batua), Jämtland Härjedalen (Suedia) eta Euskadi hain zuzen ere, inplementazioa prestatzeko egingo diren ekintzak zehaztu ziren. C3-Cloud, Horizon 2020 programak finantzatutako europar proiektuaren [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak Europan hauskortasunaren prebentzioaren egoerari buruzko txostena argitaratu du 

By |2018-03-01T10:39:07+01:001 March 2018|

Txosten honen helburua hauskortasuna osasun publikoaren lehentasunetako bat dela nabarmentzea eta osasun sistemek hauskortasuna prebenitzea eta maneiatzea planifikatzeko informazioa eskaintzea da. Zahartze demografikoa Europar Batasunaren (EB) eta Estatu Kideen (EK) erronka nagusi eta lehentasunetako bat da. Adinduek hauskortasun eta desgaitasuna garatzeko arrisku handiagoa dute eta horrek eragina du gizarte ongizatean eta osasun sistemen jasangarritasunean. Testuinguru [...]

ACT@Scalek Praktika Onen eskalatzean parte hartu duten eskualdeen esperientzien katalogoa argitaratu du

By |2018-02-19T16:37:36+01:0019 February 2018|

Kronikgunek eta Osakidetzak elkarrekin egin dute lan Euskadin metodologia honen erabilerari buruzko proiektu honetara euren esperientzia ekarriz.   Metodologia kolaboratzailea, etengabeko hobekuntzako zikloetan oinarritutakoa (ingelesez PDSA-Plan, Do, Study, Act), osasun sistemek gero eta gehiago erabiltzen duten prozedura da. Metodo horren bitartez, diziplina anitzeko taldeak zuzentzen dira arreta programen eta ereduen hobekuntza-arloak hautemateko, soluzioen inguruko ideiak eta [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

Carewell proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu da

By |2017-03-14T13:44:58+01:0014 March 2017|

Otsailaren 28an, Carewell europar proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu zen Bartzelonako CosmoCaixan. BeyondSilos europar proiektua ere bukatzear dagoela eta, haren bukaerako konferentzia egiteko ere aprobetxatu da ekitaldia. Ehundik gora pertsona hurbildu ziren ekitaldira, besteak beste, partzuergoko zenbait kide, proiektuan parte hartu duten eskualdeetako profesional eta zuzendariak, hainbat arloko hizlariak (industria, politika, soziologia) eta Europako Batzordearen [...]

Osakidetzako profesionalek estratifikazioren tresneri buruzko prestakuntza jaso dute.

By |2016-07-20T08:27:38+01:0026 July 2016|

Europako ASSEHS proiektuaren barruan eta Euskadin hauteman diren hobekuntza arlo bakoitzari erantzuna emateko garatu den prestakuntza da. Osakidetako profesionalek estratifikazio tresnei buruz dakitena hobetu eta arreta sanitarioan hura erabiltzeko gai izatea da helburua. ASSEHS europar proiektua da, zeinaren xedea estratifikaziorako tresnak aktibatzea eta haiek Europa mailako hainbat osasun zerbitzutan inplementatzearen emaitzak ebaluatzea den. ASSEHS proiektuaren esparruan, [...]