Europako Batzordeak bikaintasun-ziurtagiria eman dio Euskadiri, zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzeagatik

By |2020-01-16T14:36:57+01:004 October 2019|

Ziurtagiri horren bidez, euskal erakundeek pertsonen beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko koordinatuta eta norabide berean lan egitea saritu da. Europako Batzordeak kalifikazio gorena eman dio Euskadiri, lau izar, eta Bikaintasun-ziurtagiria, erreferentziako toki gisa (“Reference Site”), ereduzko lana egin duelako zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzen, zahartuz doazen biztanleen bizi-kalitatea hobetzen, osasun-zerbitzuak eta gizarte-laguntzakoak hobetzen, [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Bruselan ospatu da SCIROCCO Europako proiektuaren amaierako hitzaldia

By |2018-11-21T10:08:54+01:0021 November 2018|

Pasa den urriaren 24an SCIROCCO proiektuaren amaierako hitzaldia egin zen “Scotland House Conference Centre“ zentroan, Bruselan. Lan handiko bi urte eta gero, SCIROCCO proiektuak SCIROCCO arreta integratuarentzako Heldutasun-eredua balioetsi eta frogatu du. Eredu honen azken bertsioa 2018ko urriaren 24an Bruselan egindako amaierako hitzaldian eman zen ezagutzera. Ekitaldian, “SCIROCCO Tool” izeneko online tresnaz gain, hau aplikatzeko [...]

Euskal Osasun Sistemako europar proiektuei buruzko lehengo jardunaldia

By |2018-04-26T15:08:16+01:0026 April 2018|

Vitoria-Gasteizen, Euskal Osasun Sisteman arreta integratuan eta osasun-zerbitzuetan  zentratutako Europako ikerketa-proiektuei buruzko lehen jardunaldia ospatu da; bertan, Jon Darpón Osasun sailburuak eta Arnaud Senn Europako Batzordeko ordezkariak parte hartu dute Guztira Osakidetzako 400 profesionalek lankidetzan dihardute Europako ikerketa-proiektuetan, eta Europako 5,2 milioi baino gehiagoko funtsak bereganatu ditu Euskadik bere garapenerako. Jon Darpón Osasun sailburuak, apirilaren [...]

Euskadik Europako Batzordearen lau izarreko Europako Erreferentziako Tokien bileran eta EIP on AHA Kideen 6. Konferentzian parte hartuko du.

By |2018-03-06T15:57:48+01:006 March 2018|

Otsailaren 27tik martxoaren 1era, Brusela, Europako eskualdeentzat eta merkatuko liderrentzat Ekintza Taldeen eta Erreferentziako Tokien Lankidetza Sarearen ekintza-planak berrikusteko topagune bilakatuko da. Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Arloan Berrikuntzarako Europako Elkarteak (European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing edo EIP on AHA ingelesez), Europako Batzordea buru duela, Europako lehiakortasuna areagotu eta gizarte-erronkei aurre egin nahi [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+01:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+01:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

SCIROCCOk AAATE kongresuaren 14. edizioko tailer batean hartu du parte

By |2017-09-18T12:11:20+01:0018 September 2017|

AAATE kongresua, “The Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe”- Laguntzarako Teknologien Europako Aurrerapenerako elkartea, hilaren 11 eta 15 bitartean ospatu da Sheffield-en, Londreseko iparraldean, Ingalaterra. Aurten, pertsonen beharrei erantzuteko eta laguntzarako teknologia erabiltzeak ekar diezazkiekeen onurak ikusarazteko erronka orokorra izan du helburu kongresuak. EIP on AHA (https://ec.europa.eu/eip/ageing/home_en)programaren kudeatzaileek, osasun profesionalek, ikertzaileek, zuzendaritza-taldeek [...]

Euskadik ezagutza-transferentziaren inguruan izandako esperientzia aurkeztuko du eHealth Week 2017an

By |2017-05-24T12:39:30+01:0024 May 2017|

Maltan ospatu zen, 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean, eHealth Week 2017 kongresua. Hauxe izan zen aurtengo lelo nagusia: “Informazioa osasunarentzat: gaixoen zaintza jasangarri eta pertsonalizaturako gakoak” (Data for Health: the key to personalized sustainable care). Kongresuak garrantzia eman nahi izan zion datuei, zeinak zerbitzua emateko gakoak diren, eta osasun politikak garatu eta inplementatzeari ere. [...]