Biosistemak

UPRIGHT proiektuak 5. batzar orokorra ospatu du

By |2021-03-01T15:29:53+01:0030 October 2020|

Urriaren 6an eta 7an, partzuergoko kide guztiak modu telematikoan bildu dira, COVID-19k ezarritako desplazamendu-murrizketak direla eta. Bosgarren bilerak azken hilabeteetan egindako jarduerak berrikusteko eta berehalako ekintzak identifikatu, eztabaidatu, adostu eta planifikatzeko balio izan du, Europako Batzordearekin UPRIGHT proiektuak hartutako konpromisoak betetzeko. Kronikgunek, Europa mailan proiektuaren koordinatzaileak, parte-hartzaileek egindako ahalegina nabarmendu eta eskertu nahi izan du, [...]

Ongizate mentala sustatzea nerabeen erresilientzia areagotuz

By |2020-09-03T07:52:58+01:0017 August 2020|

UPRIGHT proiektuaren xedea nerabearen, haien senideen eta hezkuntza komunitatearen inguruan ongizate mentaleko kultura sortzea da.    Nerabezaroan, gazteek gaitasun eta estrategia anitz ikasteko aukera izaten dute, euren buruak, euren familiak, etorkizuna eta gizartea ulertzen lagunduko dietenak. Euren erresilientzia gaitasuna areagotuko dituzten eta haien bizitzaren parte gisa aplikatzen lagunduko dieten trebeziak ikasteak esperientzia txarrek eragindako estresari [...]

Bilbok UPRIGHT proiektuaren laugarren osoko biltzarra jaso du

By |2020-03-16T12:10:08+01:0016 March 2020|

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) , Kronikguneren egoitzak, proiektuko bederatzi bazkideen arteko topaketa jaso du otsailaren 4an eta 5ean. Batzarrak balio izan du azken hilabeteotako lan eta mugarriak berrikusteko eta pilotu bakoitzak esku-hartzearekin bizitzen ari den esperientzia partekatzeko. UPRIGHT proiektuak («Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for [...]

UPRIGHT proiektuak BOOST proiektu europarra zabaltzeko ekitaldian hartu du parte

By |2020-01-16T14:09:08+01:0029 October 2019|

Urriaren 24an izan da ekitaldia, EUREGHA - European Regional and Local Health Authorities erakundearen bulegoan, Bruselan. Jardunaldiaren helburua izan da eskolen eta irakasleen laguntzarekin Europako haur eta gazteen gaitasun sozial eta emozionalak garatuta ongizatearen ekonomiaren alde nola egin eztabaidatzea. BOOSTek antolatu du ekitaldia, Horizon 2020 programak finantzatzen duen proiektuak (Horizon 2020 programak ere osasun mentalak [...]

UPRIGHT partzuergoak bere hirugarren osoko biltzarra egin du

By |2019-10-02T10:18:24+01:004 July 2019|

Topaketari esker, orain arte egindako lanak aztertu ahal izan dira, eta datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekintzen plan xehatua ezarri. beak Trondheimen (Norvegia), NTNUren egoitzan, egin da UPRIGHT proiektu europarraren hirugarren batzar nagusia. NTNU Partzuergoaren zazpi bazkideetako bat da. Ekainaren 25ean eta 26an, orain arte burututako zereginak eta izandako gertaera garrantzitsuak laburbildu dira, baita hurrengo urratsak [...]

Pre-Start proiektu europarreko kideak Leicester-en (Ingalaterra) bildu ziren

By |2017-11-16T14:48:38+01:0016 November 2017|

Pasa den urriaren 18an eskualde koordinatzailea den Leicester-en burututako bileran, orain arte lortutako mugarriak aztertu ziren eta 2017ko abenduan proiektua amaitu baino lehen burutu beharreko ekintzak definitu ziren.  Pre-Start “Prevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes” proiektuaren barrenean, 2. motako Diabetes Mellitus garatzeko arriskuarekin lotutako faktoreak dituzten (12-14 urte bitarteko) nerabeak antzemateko tresna batean [...]

“Bidasoatik mundura, Sasoi Erronka” programak oso harrera ona izan du Bidasoaldeko ikastetxeetan

By |2016-03-22T16:31:30+01:0029 March 2016|

2015eko irailaz geroztik abian da “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programa Bidasoaldeko 10 ikastetxetan, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizi-ohitura osasuntsuak jolasen eta jardueren bitartez sustatzeko helburuarekin. Eskola osasuna sustatzeko leku interesgarria da, derrigorrezko hezkuntza ikasten duten nerabeak hartzen dituelako. Horregatik, Pre-Start Europar Proiektuaren barruan, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako bizimodu osasuntsua [...]