Biosistemak

Kronikgunek,  Osakidetza eta Bioefek hainbat ikerketa-proiektu aurkeztu dituzte XVIII International Congress on Integrated Care (ICIC) Biltzarrean.

By |2018-06-01T09:07:06+01:001 June 2018|

2018ko maiatzaren 23tik 25era bitartean, Holandako Utrecht hiria aukeratu zen Europako Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Biltzarrik entzutetsuena egiteko, hain zuzen ere, International Congress on Integrated Care (ICIC). Urtero, biltzar horretan, munduko 50etik gora herrialdetako ikertzaileak, osasun-arloko profesionalak eta zuzendaritza-taldeak –arlo publikoan nahiz pribatuan osasun-zerbitzu integratuak eta gizarte-asistentziako zerbitzurik onenak ematen dituztenak– elkartu egiten dira. Izan [...]

Kronikgunek eHealth Forum 2017 kongresuan antolatutako MAST ebaluazio-esparruaren lantegian parte hartu zuen

By |2017-11-15T16:12:41+01:0015 November 2017|

Urriaren 19tik 24ra, Atenaseko “Technopolis City of Athens” egoitza izan zen eHealth Forum kongresuaren edizio berria burutzeko hautatutako tokia. Kongresua urteroko topagune bilakatu da osasunaren alorreko eta alor soziosanitarioko profesional, kudeatzaile, ikertzaile, zuzendaritza-talde, ordezkari eta teknologia-enpresentzat. Aurtengo xedea interesdun guztien eta publiko orokorraren parte-hartzea lortzeko baliabideak bilatzea zen, osasunaren eta medikuntzaren alorrean teknologia berrien erabilera [...]

ACT@Scale partzuergoak bere hirugarren batzar nagusia egin zuen

By |2017-10-26T15:29:56+01:0026 October 2017|

Pasa den urriaren 9ko topaketa Odensen (Danimarka) 2017ko urriaren 10etik 12ra antolatu zen Osasunaren eta Berrikuntzaren Astearen (WHINN) esparru barruan burutu zen. ACT@Scale proiektuak 18 hilabete daramatza abian. Proiektuaren helburu nagusia da arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika egokiak zabaltzea. Horrekin lortu nahi da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, pertsona hauskorren edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+01:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

SCIROCCOk AAATE kongresuaren 14. edizioko tailer batean hartu du parte

By |2017-09-18T12:11:20+01:0018 September 2017|

AAATE kongresua, “The Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe”- Laguntzarako Teknologien Europako Aurrerapenerako elkartea, hilaren 11 eta 15 bitartean ospatu da Sheffield-en, Londreseko iparraldean, Ingalaterra. Aurten, pertsonen beharrei erantzuteko eta laguntzarako teknologia erabiltzeak ekar diezazkiekeen onurak ikusarazteko erronka orokorra izan du helburu kongresuak. EIP on AHA (https://ec.europa.eu/eip/ageing/home_en)programaren kudeatzaileek, osasun profesionalek, ikertzaileek, zuzendaritza-taldeek [...]

Osakidetzaren gaixo kroniko konplexuarentzako Arreta Integratuak saria jaso du XVII International Conference on Integrated Caren

By |2017-05-24T11:29:47+01:0024 May 2017|

Osakidetzak “Integrated Care Award” saria jaso zuen iragan maiatzaren 9an, Dublinen, egin zen galazko afarian.  2017ko 8 eta 10 bitartean, Dublinen egin zen Arreta Integratuko Nazioarteko 17. Kongresua (International Congress on Integrated Care, ICIC). Partaide dituzten proiektuak aurkezteko aukera izan zuen Euskadik, Osakidetzaren, Kronikguneren eta Bioefen bitartez. Mundu osoko eremu pribatuko zein publikoko osasun eta [...]

Kronikgune eta Osakidetzaren europar proiektuak Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresuan aurkeztuko dira

By |2017-04-06T16:35:44+01:006 April 2017|

Osasun profesional eta gizarte zerbitzuko profesional ugari elkartu ziren Gaixo Kronikoaren Osasun Arretarako Nazioko IX Kongresuan eta Gaixo Aktiboaren Nazioko IV Konferentzian Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresua Oviedoko Kongresuen eta Erakusketa Jauregian ospatutako konferentziaren leloa “Garaiz gabiltza!” (“¡Estamos a tiempo!”) izan zen, zeina Kronikotasunaren arretarako estrategia berritzaileak inplementatzea proposatzean oinarritzen zen. [...]

Kronikgunek Bartzelonako Arreta Integratuko Nazioarteko XVI. Biltzarrean hartu du parte.

By |2016-06-22T16:10:01+01:0015 June 2016|

2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.  Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun [...]

Kronikguneren europar proiektuen presentzia nabarmena Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII Kongresuan

By |2016-05-16T11:20:30+01:0012 April 2016|

2016Ko apirilaren 7an eta 8an, Madrilgo Kongresuen Jauregian ospatu zen Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII kongresua eta Gaixo Aktiboaren Nazioko III Konferentziara, eta arloko profesional ugari bertaratu ziren hartara.  Aurtengo lema “Emaitzetan aurrera eginez” zen, eta helburu nagusia teoria laguntza praktikari aplikatzea zen. Ondorioz, edizioa erronka berriak lantzeko eta jarraitzeko pausuak markatzeko topagunea da, [...]