Biosistemak

Kronikgunek JADECARE proiektuaren poster bat aurkeztu du Geriatria Elkartearen Europako 17. Kongresuan

By |2021-10-18T10:39:45+01:0019 October 2021|

17th EuGMS kongresua formatu hibridoan egin da, Atenasen bertan eta online arreta emateko aukerarekin urriaren 11tik 13ra. Kongresuaren programaren (https://eugms2021.com/) ardatza izan da osasun-laguntzaren, zientziaren eta ikerketaren arloko aurrerapen berrienak aurkeztea eta partekatzea, eta, bereziki, honako gai hauei buruzko emaitzak aztertzea: nutrizioa eta jarduera fisikoa zahartzea hobetzeko, adinarekin eta zahartzearen erritmoarekin lotutako gaixotasun kardiobaskularrak, nahasmendu [...]

Scirocco Exchange proiektuak zenbait tailer antolatu ditu Osasun Publikoaren Europako 12. Biltzarrean

By |2020-01-16T11:49:48+01:004 December 2019|

2019ko azaroaren 20tik 23ra, Marseillan (Frantzia), European Public Health Association (EUPHA) elkartearen biltzarra izan da. «Elkartasunerako eta osasun publikorako zubiak eraikitzen» izenburupean, Biltzarraren hamabigarren edizioak Europako osasun publikoko profesionalak eta zientzialariak erakarri ditu. Osasun publikoko profesionalak askotarikoak dira, eta gizarteko beste esparru batzuetako profesionalekin (elikadura, garraioa, gizarte-zerbitzuak, ingurumena, etab.) zubiak eraikitzea erronka bihurtzen da haientzat, [...]

UPRIGHT proiektuak Psikologiako IV. Biltzar Nazionalean hartu du parte

By |2020-01-16T14:46:31+01:0014 August 2019|

2019ko uztailaren 21etik 24ra, Gasteizen, Biltzar Nazionalaren laugarren edizioa izan da. Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, inauguratu du Biltzarra. Aurten, lehen aldiz, Prebentzio Psikologikoari buruzko Nazioarteko Sinposioarekin batera antolatu da (“International Symposium on Psychological Prevention”). Lau egunetan, 1.500 pertsona baino gehiago elkartu dira “Nada de lo psicológico nos es ajeno” (Arazo psikologikoak guztionak dira) [...]

Kronikgunek Advantage proiektua aurkeztu du Osakidetzak antolatutako Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldian

By |2019-06-26T09:00:44+01:0031 March 2019|

Martxoaren 14an izan da ekitaldia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.    Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldiak lehen mailako arretako, osasun mentaleko, ospitaleko arretako, arlo soziosanitarioko eta osasun publikoko profesionalak eta osasun-arloko zuzendaritza-taldeak elkartu ditu. Lehenengo topaketa honek bi helburu izan ditu: (i) bertaratuak ohartaraztea zeinen garrantzitsua den adinekoek funtzio onak izatea; eta (ii) Adinekoentzako Arretarako Programa (PAM) [...]

Kronikgunek osasun arreta integratuari buruzko tailer batean parte hartu du

By |2019-01-28T13:50:17+01:0028 January 2019|

Kronikgunek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ordezkatuz, “Steering Group on Promotion and Prevention (SGPP) marketplace workshop on digitally-enabled, integrated, personcentred care” ekitaldian parte hartu du. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi hau pasa den abenduaren 12an eta 13an ospatu zen Ikerketa Zentro Bateratuaren (Joint Research Centre JRC) instalazioetan, Ispran, Italian. Euskadi zahartze eta kronikotasunaren inguruko Euskal Osasun Estrategiak: [...]

Osakidetzan gaixotasun anitzeko gaixoei laguntzeko ikuspuntuari buruzko jardunaldia

By |2018-12-19T09:53:16+01:0019 December 2018|

Urriaren 9an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian izan zen “ACT@Scale europar proiektuaren barruan, Osakidetzan Gaixotasun Anitzeko Gaixoei laguntzeko ikuspegia”-ri buruzko jardunaldia. Act@Scale proiektu europarraren xedea arreta integratuko eta telemonitorizazioko Jardunbide Egokiak (JE) barneratzea, garatzea eta sendotzea da, hedapena sustatzeko eta ikasitakoa eta ezagutza Europako beste eskualde batzuetara transferitzeko. Kronikgunek eta Osakidetzak bi Jardunbide Egoki aurkezten [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Bruselan ospatu da SCIROCCO Europako proiektuaren amaierako hitzaldia

By |2018-11-21T10:08:54+01:0021 November 2018|

Pasa den urriaren 24an SCIROCCO proiektuaren amaierako hitzaldia egin zen “Scotland House Conference Centre“ zentroan, Bruselan. Lan handiko bi urte eta gero, SCIROCCO proiektuak SCIROCCO arreta integratuarentzako Heldutasun-eredua balioetsi eta frogatu du. Eredu honen azken bertsioa 2018ko urriaren 24an Bruselan egindako amaierako hitzaldian eman zen ezagutzera. Ekitaldian, “SCIROCCO Tool” izeneko online tresnaz gain, hau aplikatzeko [...]

Kronikgunek EHMA 2018 kongresuan hartu du parte

By |2018-07-11T09:17:33+01:004 July 2018|

Ekainaren 20 eta 22 bitartean Budapesten izan zen EHMA (European Health Management Association) kongresuaren 2018ko edizioa. Aurtengo lelo nagusia “Bihur dezagun egi” izan da (“Making it happen”). Haren bitartez, osasun sistemetan politikak aplikatzeko orduan aldaketak barneratzeari eta desafioak gainditzeari buruzko eztabaida sortu nahi izan da. Eta, horretarako, hauek izan dira konferentzian jorratu diren gai nagusiak: [...]

Kronikgunek eta Osakidetzak hainbat proiektu europar aurkeztu dute Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko X. Biltzar Nazionalean

By |2018-06-04T11:48:59+01:004 June 2018|

Osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesional, osasun-kudeatzaile eta paziente ugari elkartu dira Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko X. Biltzar Nazionalean eta Paziente Aktiboari buruzko V. Biltzar Nazionalean. “Kronikotasuna dugu bizikide” goiburudun biltzarra, Zaragozan izan dena, profesionalen eta pazienteen edota horien senideen ikuspegitik, lehen arretako kontsulten eta ospitaleen egunoroko lana ezagutarazteko antolatu da. Era berean, banakako planei buruz [...]