Kronikgunek The Breakthrough of the Social biltzarrean Scirocco Exchange proiektuari buruz egin den tailerrean hartu du parte

By |2019-10-23T14:52:59+01:0023 September 2019|

2019ko irailaren 2tik 6ra, Dubrovniken (Kroazia), gizarte-lanak osasun-sistemak eraldatzen dituela berresten duen biltzarra izan da. The Breakthrough of the Social biltzarrak osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesional eta kudeatzaileak, eta ikertzaileak bildu ditu gizarte-lanaren zereginari buruz eztabaidatzeko. Hiru egunetan, gizarte-lanaren teoriarekin eta praktikarekin, gizarte-politika osasun-sistemetan ezartzeko modu berriekin eta lan komunitarioarekin erlazionatutako alderdiak aztertu dira, besteak beste. [...]