Euskadiko delegazio bat Eskozian izan da Interreg Europe fundazioaren TITTAN proiektuaren harira

By |2019-09-09T16:17:18+01:0010 May 2019|

Apirilaren 29an eta 30ean, Osakidetza eta Kronikgune Glasgowko Strathclyde Unibertsitatean izan dira BIOEF fundazioarekin batera.   Bisita hori Interreg Europe fundazioaren TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) proiektuaren 2019-2020 ekintza-planeko jardueretako bat da. TITTANek bi helburu ditu: batetik, osasun-sistemen kalitatea hobetzea, irtenbide berritzaileak garatuta; eta, bestetik, biztanleriaren zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzea. Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna [...]

Euskadiko ordezkari batzuk Amsterdam eta Almere bisitatu dituzte TITTAN proiektu europarraren esparruan

By |2018-06-04T09:49:23+01:004 June 2018|

Apirilaren 24an eta 25ean Amsterdam eta Almere hiriek, EHUren, Matia Fundazioaren eta Bidasoatik Mundura programaren ordezkarien bisita jaso zuten.   Holandara egindako bisita Interreg Europe-ren TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) proiektuan kokatu da. Proiektu horrek, bigarren urteurrena orain dela gutxi ospatu duenak, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko konponbide berritzaileen bidez osasun-sistemen [...]

Kronikgunek TITTAN proiektuaren bosgarren tailerrean hartuko du parte

By |2018-02-14T10:16:48+01:0014 February 2018|

2018ko otsailaren 5 eta 7 bitartean, eskualde parte-hartzaileak Dresdenen (Alemania) bildu dira bosgarren tailerra eta bisitaldi berria egiteko.          TITTAN partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideek, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, bosgarren tailerrean elkartu dira ezagutza berriak eta Praktika Onak elkarrekin partekatzeko. Topaketa hau “zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioa” lantzen duen gaiaren hirugarren atalaren barruan [...]

TITTAN europar proiektuko herbeheretako eta poloniako kideak Euskadi bisitatzen dute

By |2018-01-19T14:03:39+01:0011 January 2018|

Abenduaren 14an eta 15ean Euskadik Almereko [Herbehereak] eta Silesia Behea [Polonia] eskualdeetako kideen bisita jaso zuen, zeinak Euskadin burutzen diren Praktika Onetako batzuk sakonean ezagutzea zuten helburu. TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) Interreg Europe proiektuari esker antolatu da bisitaldia. Proiektua 2016an hasi zen, eta zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzek irtenbide berritzaileak [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+01:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

ITHACA proiektuko bigarren esperientzia-trukea ospatu da

By |2017-09-18T16:23:03+01:0018 September 2017|

Euskadiren ordezkariak Bioef, bazkide gisa, eta Kronikgune dira, euskal sarearen beste hainbat agenteren artean. ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuaren xedea da parte hartzen duten eskualdeek osasun sektorean eta arreta sanitarioan ikerketa adimentsuko esperientziak trukatzea. Xedea gizartearen zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzea da, eskualdeko politikak eta ekosistemak hobetuz (herri agintariak, industria, akademia [...]

TITTAN proiektua hirugarren gaiari emango dio hasiera – Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko

By |2017-09-18T11:41:38+01:0018 September 2017|

Hurrengo hileotan eskualdeen artean jakintza hartu-emanak egiteko hainbat jarduera aurreikusi dira. TITTANen, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen arteko jakintza hartu-emanerako sarea ezarri da. Helburua, zahartze aktibo eta osasuntsuari lotuta, osasun sistemen kalitatea eta efizientzia hobetzea da. Hiru gai-arlo zehaztu dira proiektuan, osasun sistemaren berrikuntza teknologikoa kanpotik [...]

TITTAN europar proiektuak bere hirugarren workshopa antolatu du Herbeheretan

By |2017-06-09T09:59:42+01:009 June 2017|

Maiatzaren 29 eta 31 bitartean izan zen, Amsterdam eta Almeren hirugarren tailerra (workshop). Praktika onak aurkezten TITTAN proiektuan. TITTAN europar proiektuaren helburua zahartze aktiborako irtenbide teknologiko berritzaileen diseinua eta erabilera sustatu ditzaketen politiken garapenari lotutako jakintzen eta praktika onen hartu-emana da. Egun, proiektuaren hirugarren hiruhilekoan gaude, eta bigarren gaia ari dira lantzen ikertzaileek. [...]

ITHACA europar proiektu berriaren esperientzien lehenengo hartu-emana

By |2017-05-09T11:21:56+01:009 May 2017|

Bioef, partnerra, eta Kronikgune, stakeholderra, beste hainbat erakunderekin batera hartzen dute parte proiektuan Euskadiren ordezkari gisa. ITHACA proiektuko patzuergoko kideak Liverpoolen ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuan osasun eta arreta sanitario arloan berrikuntza adimenduaren inguruko esperientziak eta praktika onak partekatuko dira, biztanleen zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko xedearekin. Interreg Europa [...]

TITTAN europar proiektuaren bigarren sei hilekoa bukatu da

By |2017-04-07T13:08:16+01:0018 April 2017|

Aldi honetan, ikerketan parte hartu duten eskualdeek jakintza hartu eta emateko hainbat jarduera antolatu dituzte. TITTAN Europear proiektuko batzordea. TITTANen helburu nagusia da proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen artean praktika onak hartu eta ematea. Horretarako, 2017ko urtarrilaren eta otsailaren artean, lau bisita antolatu ziren bertara. Bisita horiek lehenengo gaiaren barruan sartu dira, [...]