Europako Batzordeak bikaintasun-ziurtagiria eman dio Euskadiri, zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzeagatik

By |2020-01-16T14:36:57+01:004 October 2019|

Ziurtagiri horren bidez, euskal erakundeek pertsonen beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko koordinatuta eta norabide berean lan egitea saritu da. Europako Batzordeak kalifikazio gorena eman dio Euskadiri, lau izar, eta Bikaintasun-ziurtagiria, erreferentziako toki gisa (“Reference Site”), ereduzko lana egin duelako zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzen, zahartuz doazen biztanleen bizi-kalitatea hobetzen, osasun-zerbitzuak eta gizarte-laguntzakoak hobetzen, [...]

Euskal Osasun Sistemako europar proiektuei buruzko lehengo jardunaldia

By |2018-04-26T15:08:16+01:0026 April 2018|

Vitoria-Gasteizen, Euskal Osasun Sisteman arreta integratuan eta osasun-zerbitzuetan  zentratutako Europako ikerketa-proiektuei buruzko lehen jardunaldia ospatu da; bertan, Jon Darpón Osasun sailburuak eta Arnaud Senn Europako Batzordeko ordezkariak parte hartu dute Guztira Osakidetzako 400 profesionalek lankidetzan dihardute Europako ikerketa-proiektuetan, eta Europako 5,2 milioi baino gehiagoko funtsak bereganatu ditu Euskadik bere garapenerako. Jon Darpón Osasun sailburuak, apirilaren [...]

Alsaziako ordezkaritza batek euskadi bisitatuko du Zahartze aktibo eta Osasuntsuaren lan integralerako euskal eredua ezagutzeko

By |2018-03-20T10:26:53+01:0020 March 2018|

Gaur hasten den lan-bisitaren helburua da bertatik bertara ezagutzea Euskadin garatzen ari diren proiektu eta estrategiak, ondoren beren eskualdean abiarazteko mendeko pertsonentzako etxeko zaintzarako lurralde-antolakuntzarako proiektua. Helburu horrekin, Europa osotik, Euskadi eta Danimarka baino ez dituzte bisitatuko, bi eskualde horiek baitira Europako Batzordeak gomendatutakoak. Euskadiren kasuan, zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralagatik eta pertsona jardueren [...]

IV. Jardunaldia Jardunbide Onak EAE-ko Arreta Integratuan

By |2017-11-29T10:14:22+01:0029 November 2017|

Azaroaren 23an Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen hainbat arloko profesionalen artean gero eta garrantzi handiagoa duen jardunaldi honen laugarren edizioa. Praktika Onak  (PO) eraginkorrak diren eta osasun sistemaren barruan edo beste inguruneetan transferi daitezkeen esku-hartze edo esperientziak dira. Euskadik garatutako POen kasuan, Osasun Sailak eta Osakidetzak zehaztutako ildo estrategikoei erantzun behar diete. Aurtengo leloa “Jardunbide [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+01:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

C3-Cloud partzuergoak bere hirugarren osoko bilkura ospatu du

By |2017-10-17T11:43:52+01:0016 October 2017|

Topaketa honetan azken hileetan egindako lana aztertu eta Europar Batzordearen aurreko proiektuaren lehenengo berrikusketa egin aurretik egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ganten, Belgika, egin da C3-Cloud proiektuko 12 kideen hirugarren osoko bilkura. Irailaren 27tik 29ra, orain arte lortutakoa, alderdi kritikoak, identifikatutako arriskuak eta haien irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua, gaixo kroniko konplexuen arreta [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: CHRODIS-PLUS

By |2017-10-17T11:15:22+01:005 October 2017|

Irailaren 18tik 20ra, Lituaniako Vilna hiria hautatu dute abian jartzeko Europar Batzordearen CHRODIS-PLUS Baterako Ekintza (“Joint Action”). Europan gaixotasun kronikoak gorantz doaz, hau da, gero eta osasun baliabide gehiago kontsumitzen dituzte gaixotasun horiek dituzten gaixoek. Kalkulatu denez, gaixotasun kronikoek 115.000 milioi euroko gastua ekartzen diote Europar Batasunari, hau da, urteko BPGren % 0,8. CHRODIS-PLUS proiektu [...]

Euskadik Akitania Berria frantziar eskualdeko ordezkarien bisita jaso du, zeinak arriskuaren estratifikazioa Praktika Ona ezagutzera etorri diren.

By |2017-06-09T09:16:18+01:009 June 2017|

Lankidetza hori Europako Batzordeak “Twinning” izendatu duen eskualdeen arteko anaitzearen barruan sartzen da. Euskadiko biztanleriaren estratifikazioaren aurkezpena Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian. 2016an, Europar Batzordeak Euskadi “Reference Site” izendatu zuen (erreferentziako eskualdea) Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako praktika berritzaileen garapen, barneratze eta eskalatuaren ikuspegi bateratzaile eta berritzailea inplementatzeagatik. Europar Batzordearen Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloko Berrikuntzarako [...]

Euskadik ezagutza-transferentziaren inguruan izandako esperientzia aurkeztuko du eHealth Week 2017an

By |2017-05-24T12:39:30+01:0024 May 2017|

Maltan ospatu zen, 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean, eHealth Week 2017 kongresua. Hauxe izan zen aurtengo lelo nagusia: “Informazioa osasunarentzat: gaixoen zaintza jasangarri eta pertsonalizaturako gakoak” (Data for Health: the key to personalized sustainable care). Kongresuak garrantzia eman nahi izan zion datuei, zeinak zerbitzua emateko gakoak diren, eta osasun politikak garatu eta inplementatzeari ere. [...]