Biosistemak

ACT@Scale partzuergoak bere hirugarren batzar nagusia egin zuen

By |2017-10-26T15:29:56+01:0026 October 2017|

Pasa den urriaren 9ko topaketa Odensen (Danimarka) 2017ko urriaren 10etik 12ra antolatu zen Osasunaren eta Berrikuntzaren Astearen (WHINN) esparru barruan burutu zen. ACT@Scale proiektuak 18 hilabete daramatza abian. Proiektuaren helburu nagusia da arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika egokiak zabaltzea. Horrekin lortu nahi da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, pertsona hauskorren edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+01:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

C3-Cloud partzuergoak bere hirugarren osoko bilkura ospatu du

By |2017-10-17T11:43:52+01:0016 October 2017|

Topaketa honetan azken hileetan egindako lana aztertu eta Europar Batzordearen aurreko proiektuaren lehenengo berrikusketa egin aurretik egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ganten, Belgika, egin da C3-Cloud proiektuko 12 kideen hirugarren osoko bilkura. Irailaren 27tik 29ra, orain arte lortutakoa, alderdi kritikoak, identifikatutako arriskuak eta haien irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua, gaixo kroniko konplexuen arreta [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintza, adituen talde batekin bildu da hauskortasunaren inguruko azken berriak aztertzeko.

By |2017-10-17T11:45:13+01:0010 October 2017|

Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak). ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, [...]

Euskadik Akitania Berria frantziar eskualdeko ordezkarien bisita jaso du, zeinak arriskuaren estratifikazioa Praktika Ona ezagutzera etorri diren.

By |2017-06-09T09:16:18+01:009 June 2017|

Lankidetza hori Europako Batzordeak “Twinning” izendatu duen eskualdeen arteko anaitzearen barruan sartzen da. Euskadiko biztanleriaren estratifikazioaren aurkezpena Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian. 2016an, Europar Batzordeak Euskadi “Reference Site” izendatu zuen (erreferentziako eskualdea) Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako praktika berritzaileen garapen, barneratze eta eskalatuaren ikuspegi bateratzaile eta berritzailea inplementatzeagatik. Europar Batzordearen Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloko Berrikuntzarako [...]

MasterMind proiektuan parte hartzen duten Eskualdeek Interneteko terapia kognitibo konduktualen programak barneratu dituzte.

By |2016-07-20T09:09:09+01:0022 August 2016|

MasterMind europar proiektuaren xedea Interneteko terapia kognitibo konduktual bat (TCC) abian jartzea da esku-hartze integratu baten barruan depresioari aurre egin ahal izateko. Esku-hartzeari hasiera eman aurretik, Eskualde guztiek interneten dauden programak aztertu zituzten Eskualde guztiek eta ikuspegi kliniko, tekniko eta ekonomikotik haiek nola egokitu behar ziren edo programa berriren bat sortzea beharrezkoa zen ala ez [...]

CareWell europar proiektuak irabazi du CNIS 2016 “Europako Proiektu Berritzaileena” saria.

By |2016-03-10T08:39:54+01:0010 March 2016|

Berrikuntzako eta Herri Zerbitzuen Nazioko Kongresuak,  CNIS sarien bitartez, Administrazioen eta Pertsonei zuzendutako Zerbitzu Publikoen Eraldaketa Digitalean ekarpen handiena egiten duten proiektuak saritzen ditu. CareWell europar proiektuak, zeina Europa mailan Kronikgunek koordinatzen duen eta Osakidetza ere partaide duen, irabazi du “Europar Proiektu Berritzaileena” saria. Iragan martxoaren 3an, Osakidetzaren Zuzendari Orokorra den Jon Etxeberriak eta OSI [...]