Biosistemak

Biosistemak Institutua (lehen Kronikgune) XII. EvaluAES Tailerraren Batzorde Zientifiko-antolatzaileko kide izan da

By |2023-06-29T15:06:06+01:0026 June 2023|

Ekitaldia joan den maiatzaren 12an ospatu zen Biosistemak Institutuak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) duen egoitzan. EvaluAES taldeak Osasun Politika eta Zerbitzuen Ebaluazioari buruzko Ikerketa tailerra antolatu du urtero bezala Euskadin. Edizio berri honen helburu nagusia ikertzaileen arteko diziplina anitzeko trukea erraztea zen, baita alor horretako ikerketa zientifikoen kalitatea eta hedapena hobetzen laguntzea ere. Jardunaldian [...]

Osasun Sailak, BIOEFek eta Biosistemak (lehen Kronikgune) Europako THCS lankidetza berriaren lehen deialdia aurkeztu dute

By |2023-04-05T14:56:57+01:005 April 2023|

Ekitaldia martxoaren 30ean izan da Bilboko BAT dorrean. Etorkizuneko Osasun Sistemak Eraldatzeko, Transforming Health and Care Systems (THCS), Ikerketarako Europako Lankidetza berriaren helburua pertsona guztientzat zentratu eta irisgarriagoak diren osasun- eta arreta-sistema eraginkorragoak, erresilienteak, inklusiboak, berritzaileak eta kalitatezkoak lortzeko trantsizioan laguntzea da. Biosistemak (lehen Kronikgune), Osasun Sailarekin eta BIOEFekin batera, 26 herrialdetako 62 erakundek parte [...]

Kronikgunek VOICE aurkeztu du ICHOMen X. Konferentzian

By |2022-11-02T12:57:34+01:002 November 2022|

Biltzarra 2022ko azaroaren 1etik 3ra bitartean egingo da Bostonen (Estatu Batuak). ICHOM Osasunaren Emaitzak Neurtzeko Nazioarteko Kongresua da eta bere 10. urteurrena ospatzen du. Balioan oinarritutako arretari buruzko mundu mailako kongresurik garrantzitsuena da. Hiru egunez, biltzarrak osasun-sistema ezberdinetako ordezkaritzak, arreta-hornitzaileak, pazienteen elkarteak, industria eta ikerketa-zentroak bilduko ditu, osasun-sistemen etorkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko, balioan oinarritutako arreta-eredu [...]

Kronikgune JADECARE Ekintza Bateratuaren buru da Europan, Europako 17 herrialdetako 48 erakunderen parte-hartzearekin.

By |2020-11-06T15:04:34+01:005 November 2020|

Azaroaren 3tik 5era bitartean, JADECARE Ekintza Bateratua hasteko bilera telematikoki egin da. María Aguirrek, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, ongietorria eman zien ekitaldira bertaratu zirenei, Pilar Aparicio Osasun Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusiarekin eta Donata Meroni CHAFEAko Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Unitateko buruarekin batera. Ekitaldian Osasun Ministerioetako eta Europako erakundeetako 190 ordezkarik baino [...]