Euskadik arriskuen estratifikazioari buruzko ezagutzak transferituko dizkie Europako hiru eskualderi

By |2017-03-07T13:39:39+01:007 March 2017|

2016an, Euskadi “Reference Site” bilakatu zen Europa mailan (erreferentziarako eskualde) zaharkitze eta kronikotasunaren arloan. Besteak beste, arriskuen estratifikazioaren Praktika Onak partekatzeko konpromisoa hartu du. Euskadiren ordezkari den Kronikgunek Praktika On horren erreferentziako eskualde gisa lortu zituen funtsak eskualdeen arteko lankidetza babesteko, hau da, ingelesez “Twinning” deritzona burutzeko (anaitzea). Ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria, [...]