Ez ezazu galdu aukera UPV-EHUk antolatu duen “Ikerketa klinikoan jarrera arduratsua eta efizientzia” udako ikastaroan izena emateko.

20 Uztaila 2016|Kronikguneren albisteak|

UPV-EHUren udako ikastaroen barruan irailaren 1ean eta 2an Donostiako Miramar Jauregian ospatuko diren udako ikastaroetako bat da. Ikerketan diharduten profesionalei dago bereziki zuzenduta, beraz, bi egun horietan ikerketa prozesuaren eta ikerketaren eraginkortasunaren oinarrizko arauak aztertuko dira. Ikastaroaren lehenengo zatian ikerketan gertatzen diren hainbat jarrera okerri buruz hitz egingo da; ikerketarako bildutako subjektuen (gaixoak edo ez) [...]