Biosistemak

Kronikgunek The Breakthrough of the Social biltzarrean Scirocco Exchange proiektuari buruz egin den tailerrean hartu du parte

By |2019-10-23T14:52:59+01:0023 September 2019|

2019ko irailaren 2tik 6ra, Dubrovniken (Kroazia), gizarte-lanak osasun-sistemak eraldatzen dituela berresten duen biltzarra izan da. The Breakthrough of the Social biltzarrak osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesional eta kudeatzaileak, eta ikertzaileak bildu ditu gizarte-lanaren zereginari buruz eztabaidatzeko. Hiru egunetan, gizarte-lanaren teoriarekin eta praktikarekin, gizarte-politika osasun-sistemetan ezartzeko modu berriekin eta lan komunitarioarekin erlazionatutako alderdiak aztertu dira, besteak beste. [...]

UPRIGHT proiektuak Psikologiako IV. Biltzar Nazionalean hartu du parte

By |2020-01-16T14:46:31+01:0014 August 2019|

2019ko uztailaren 21etik 24ra, Gasteizen, Biltzar Nazionalaren laugarren edizioa izan da. Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, inauguratu du Biltzarra. Aurten, lehen aldiz, Prebentzio Psikologikoari buruzko Nazioarteko Sinposioarekin batera antolatu da (“International Symposium on Psychological Prevention”). Lau egunetan, 1.500 pertsona baino gehiago elkartu dira “Nada de lo psicológico nos es ajeno” (Arazo psikologikoak guztionak dira) [...]

Kronikgunek hainbat proiektu europar aurkeztu ditu Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko XI. Biltzar Nazionalean

By |2019-06-26T08:40:48+01:0019 March 2019|

Méridako Biltzar Jauregian egin da Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko XI. Biltzar Nazionala, martxoaren 7an eta 8an. «Ampliando horizontes» goiburupean, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako profesionalak eta kudeatzaileak eta pazienteak elkartu ditu Biltzarrak, gaixotasun kronikoen etorkizunari buruz hitz egiteko. Kalkuluen arabera, gaur egun biztanleen % 3-4 patologia anitzeko gaixoak dira; hau da, aldi berean gaixotasun kroniko bat [...]

Kronikgunek Bartzelonako Arreta Integratuko Nazioarteko XVI. Biltzarrean hartu du parte.

By |2016-06-22T16:10:01+01:0015 June 2016|

2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.  Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun [...]