Biosistemak

Bartzelonan ACT@Scale proiektuaren 6. batzar nagusia egin da

By |2018-10-25T09:58:54+01:0025 October 2018|

Bartzelona aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko urriaren 2an eta 3an. ACT@Scale proiektua 2016an hasi zen eta bukaerara heltzear dago, 2019ko otsailerako aurreikusita. Partzuergoa, 13 europar kidek osatuta, lanean aritu da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta Arreta Integratuaren eta Telemonitorizazioaren jardunbide egokien zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko, metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak proiektuaren espainiar bazkideekin bigarren topaketa ospatu du

By |2018-07-11T08:36:03+01:0025 June 2018|

Egun Europak duen erronka serio eta handienetako bat zahartze demografikoa da. Zaharrek gero eta arrisku handiagoa dute hauskorrago bihurtzeko, eta baita zahartzeari lotutako desgaitasunen bat garatzeko ere, eta horrek eragina du haien bizi-kalitatean. Ildo horretatik sortu da, hain zuzen ere, ADVANTAGE JA (JA ingelesezko Joint Action-en siglengatik) Baterako Ekintza, zeinak EB 2014-2020 Hirugarren Osasun Programak [...]

Bilbok ACT@Scale proiektuaren 5. batzar nagusia jasotzen du

By |2018-03-16T12:27:17+01:0016 March 2018|

Bilbo aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko martxoaren 13 eta 14ean. ACT@Scale europar proiektuaren helburua arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika onak zabaltzea da. Horretarako, 13 europar kidek osatutako partzuergoa lanean ari da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta hautatutako programen zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko,  metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun kronikoak [...]

Pre-Start proiektu europarreko kideak Leicester-en (Ingalaterra) bildu ziren

By |2017-11-16T14:48:38+01:0016 November 2017|

Pasa den urriaren 18an eskualde koordinatzailea den Leicester-en burututako bileran, orain arte lortutako mugarriak aztertu ziren eta 2017ko abenduan proiektua amaitu baino lehen burutu beharreko ekintzak definitu ziren.  Pre-Start “Prevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes” proiektuaren barrenean, 2. motako Diabetes Mellitus garatzeko arriskuarekin lotutako faktoreak dituzten (12-14 urte bitarteko) nerabeak antzemateko tresna batean [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintza, adituen talde batekin bildu da hauskortasunaren inguruko azken berriak aztertzeko.

By |2017-10-17T11:45:13+01:0010 October 2017|

Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak). ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, [...]