Biosistemak

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

ACT@Scale partzuergoak bere hirugarren batzar nagusia egin zuen

By |2017-10-26T15:29:56+01:0026 October 2017|

Pasa den urriaren 9ko topaketa Odensen (Danimarka) 2017ko urriaren 10etik 12ra antolatu zen Osasunaren eta Berrikuntzaren Astearen (WHINN) esparru barruan burutu zen. ACT@Scale proiektuak 18 hilabete daramatza abian. Proiektuaren helburu nagusia da arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika egokiak zabaltzea. Horrekin lortu nahi da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, pertsona hauskorren edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+01:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]

C3-Cloud partzuergoak bere hirugarren osoko bilkura ospatu du

By |2017-10-17T11:43:52+01:0016 October 2017|

Topaketa honetan azken hileetan egindako lana aztertu eta Europar Batzordearen aurreko proiektuaren lehenengo berrikusketa egin aurretik egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ganten, Belgika, egin da C3-Cloud proiektuko 12 kideen hirugarren osoko bilkura. Irailaren 27tik 29ra, orain arte lortutakoa, alderdi kritikoak, identifikatutako arriskuak eta haien irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua, gaixo kroniko konplexuen arreta [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintza, adituen talde batekin bildu da hauskortasunaren inguruko azken berriak aztertzeko.

By |2017-10-17T11:45:13+01:0010 October 2017|

Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak). ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+01:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: CHRODIS-PLUS

By |2017-10-17T11:15:22+01:005 October 2017|

Irailaren 18tik 20ra, Lituaniako Vilna hiria hautatu dute abian jartzeko Europar Batzordearen CHRODIS-PLUS Baterako Ekintza (“Joint Action”). Europan gaixotasun kronikoak gorantz doaz, hau da, gero eta osasun baliabide gehiago kontsumitzen dituzte gaixotasun horiek dituzten gaixoek. Kalkulatu denez, gaixotasun kronikoek 115.000 milioi euroko gastua ekartzen diote Europar Batasunari, hau da, urteko BPGren % 0,8. CHRODIS-PLUS proiektu [...]

ACT@Scale eta Scirocco europar proiektuak aurkeztu ziren “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar Kongresuan

By |2017-07-11T08:59:14+01:0011 July 2017|

Ekainaren 15 eta 16an, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen europar “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar kongresua, Osakidetzak eta UPV/EHU Udako Unibertsitateak antolatuta. Osasun profesionalek, profesional sozialek, kudeatzaileek, ikertzaileek, enpresa teknologikoek, unibertsitateak edo gaixoek gizartearentzat baliagarria den jakintza eta berrikuntza ikasi, sortu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. Kongresuaren gai nagusiak osasun arloan eta telemedikuntzako berrikuntzak [...]

TITTAN europar proiektuak bere hirugarren workshopa antolatu du Herbeheretan

By |2017-06-09T09:59:42+01:009 June 2017|

Maiatzaren 29 eta 31 bitartean izan zen, Amsterdam eta Almeren hirugarren tailerra (workshop). Praktika onak aurkezten TITTAN proiektuan. TITTAN europar proiektuaren helburua zahartze aktiborako irtenbide teknologiko berritzaileen diseinua eta erabilera sustatu ditzaketen politiken garapenari lotutako jakintzen eta praktika onen hartu-emana da. Egun, proiektuaren hirugarren hiruhilekoan gaude, eta bigarren gaia ari dira lantzen ikertzaileek. [...]

Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldian Pre-Start europar proiektua aurkeztu zen

By |2017-04-07T09:34:29+01:0011 April 2017|

Topaketa honetan ezagutzera eman ziren Bidasoa ESIan azken urteotan gauzatu diren ikerketa jarduera guztiak. 2017Ko martxoaren 16an, Bidasoako Eskualdeko Ospitalean ospatu zen Bidasoa ESIren Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldia. Ekitaldian erakunde honetako proiektuen eta Praktika Onen osasun profesionalei, agente sozialei eta zuzendaritza-taldeei eman zitzaien protagonismoa. Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldiaren kartela [...]