COVID-19, eboluzioa pazienteengan eta pandemiaren eragina zainketa sanitarioetan eta patologia kronikoetan lortutako emaitzak

Expediente zk.: PI21/00824

Proiektuaren deskripzioa:  

Helburuak: 

1) BGBK, bihotz-gutxiegitasuna eta depresio handia 2017-2019 eta 2020-2022 urteen artean, COVID pandemia-aldian, bezalako patologia kronikoak dituzten pazienteen zaintzetan eta osasun-zerbitzuen erabileran izandako aldaketak ebaluatzea, eta emaitza klinikoekin duten lotura ikustea (hilkortasunaren, gaixotasunaren larritasun-aldaketaren, gaixotasun elkartuen gehikuntzaren eta ospitaleratzeen arabera), bai eta osasunarekin lotutako bizi-kalitatean izandako aldaketen arabera ere.

2) SARSCOV-2 (COVID-19 positiboa) diagnostikatutako pazienteen kohorte bati 2020an emandako zainketa sanitarioak ebaluatzea, irisgarritasunaren, ekitatearen eta lortutako emaitzen arabera.

3) SARSCOV-2 diagnostikatutako pazienteen kohortearen bilakaera ebaluatzea, diagnostikatu zenetik bi urteko jarraipena egin ondoren, eta sintomei eusteko iragarpen klinikorako arauak sortzea.

Metodologia:

Diseinua: 2017. eta 2020. urteen artean aurrez osatutako 4 kohorteren jarraipen prospektiboa duten kohorteen azterketa, 2022ra arte.

Eremua:

Honako ospitale unibertsitario hauek hartzen dute parte: Araba (Araba), Gurutzeta (Bizkaia), Santa Marina (Bilbo, Bizkaia), Basurtu (Bilbo, Bizkaia), Donostia (Donostia, Gipuzkoa), Galdakao-Usansolo (Galdakao, Bizkaia), eta Basauri, Galdakao, Derio, Uribe eta Ortuellako Osasun Mentaleko Zentroek.

Aztergai:

Aurretiko proiektuetan sortutako lau kohorte sartzen dira: hiru paziente kronikoenak, BGBK (1400 paziente), bihotz-gutxiegitasuna (1093 paziente), depresio larria (433 paziente), guztiak 2017koak, eta oinarrizko informazioa dugu 2017-19 aldian jasotako osasun-zainketen jarraipena egiteko, 2020-22 aldian jasotakoekin alderatuta, bai eta une basaletik osasunarekin lotutako bizi-kalitatean izandako aldaketekin alderatuta ere, barne hartutako patologia bakoitzaren galdetegi generiko eta espezifikoetan oinarrituta.

2020an COVID-19agatik ospitaleratutako paziente positiboen beste kohorte bat ere sartzen da (3038 paziente). Horietan, jasotako zerbitzuak ebaluatuko dira, eta ospitaleratu ondoren bi urte arte izan dituzten sintoma iraunkorren jarraipena egingo zaie, epe ertain-luzera sintomen iraunkortasuna aurreikusteko tresnak garatzeko.


Erakunde Finantzatzailea:  

Proiektu hau Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat” batera finantzatua dago.