Gertakari kaltegarrien eta bizi kalitatearen arrisku faktoreak identifikatzea koloneko eta ondesteko minbizia gainditu duten pazienteengan, kirurgia ondoko 8 eta 10 jarraipen urtetan zehar. 

Expediente zk.: PI18/01589

Proiektuaren deskripzioa:  

Helburuak: 

1.- Koloneko edo ondesteko minbizia izan duten pazienteen esku hartze kirurgikoaren 8 eta 10 urteren buruan honakoak agertzeko arrisku faktoreak modu independentean ezarri eta haztatzea: a) heriotza; b) berrospitaleratzea; c) komorbilitate berrien agerpena; eta d) beste tokietako tumore berriak paziente berean.

2.- Esku hartzea egin eta 8 eta 10 urteren buruan bizi kalitatean izandako aldaketekin lotutako faktoreak identifikatzea, tratamendua jaso aurretik pazienteak zuen egoerarekin alderatuta.

3.- 8 eta 10 urteren buruan bizi kalitatean gertatutako aldaketen, antsietate eta depresio sintomen eta alderdi sozioekonomikoen aldeak ezartzea, biztanleria orokorrean gertatutakoekin alderatuta

4.- Aurreko emaitzetako bakoitzarentzat arau prediktiboak sortzea.

5.- Baheketa bidez diagnostikatutako eta sintomen agerpenaren ondorioz diagnostikatutako pazienteek sufritutako gertakari kaltegarrien eta berrospitaleratzeen kopuruak alderatzea.

6.- Ospitalearteko aldakortasuna eta berdintasun arazoak ebaluatzea.

Metodologia:

Diseinua: 

Jada osatutako kohorte prospektiboen jarraipen ikerketa (CARESS-CCR, CARESS-CCR-II proiektua) 2010. urte amaiera eta 2011. urte amaiera artean koloneko edo ondesteko minbiziaren esku hartzea izan zuten pazienteengan.

Jarraipena:   

8 eta 10 urte.

Parte hartuko duten zentruak: 

Euskadiko (5) eta Kataluniako (2) zazpi ospitale publiko eta Espainia osoko 19 zentro guztira. Ikerketaren subjektuak: modu prospektiboan koloneko edo ondesteko minbizia diagnostikatu zitzaien pazienteak, CARESS-CCR ikerketako lehen urtean zehar errekrutatuak, esku hartze kirurgikoa izan zutenak eta CARESS-CCR-II ikerketan bizirik jarraitzen zutenak; biztanleria orokorrarekin (minbizirik gabeko subjektuak) alderatuta.

Aldagaiak:  

Parametro soziodemografikoak, klinikoak (hauen ingurukoak: tumorea, esku hartzea, ospitaleratzea eta urtebeteren, bi urteren, hiru urteren, bost urteren, zortzi urteren eta hamar urteren buruko jarraipena) eta pazienteari helarazitako galdetegiak.

Analisi estadistikoak: 

Guztizko laginean sortuko dira eredu prediktiboak eta bertan identifikatuko dira ikertuko diren emaitzak aurresateko balio duten parametro posibleak. Diskriminazio gaitasun ona duten eredu prediktiboak sortuko dira eta laginketa berria burutzeko teknikak aplikatuko dira barne baliozkotze moduan. Eredu orokortu mistoak eta Cox ereduak erabiliko dira.


Erakunde Finantzatzailea:  

Proiektu hau Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat” gatik batera finantzatua dago.

Emandako zenbatekoa: 50.215 €